Karateko 3. mailako titulua eskuratu du Angel Dazak. Araba Karate Clubeko maisuak nabarmendu du titulu hori dela kirol horretan jaso daitekeen gorenena, eta beharrezkoa izango dela hemendik aurrera, lege berriak titulu hori eskatuko dielako cluben arduradunei.
Horrez gain, Graduen Auzitegi Nazionaleko epaile titulazioa ere eskuratu du Dazak, eta horrek aukera emango dio epaile lanak egiteko Gerriko Beltzetako azterketetan.
Modu horretan, Laudioko karateka beteranoak beste mugarri esanguratsu bat jarri du bere ikasketa prozesuan. Hauek dira bere ibilbide osoan zehar eskuratu dituen titulu eta lorpenak:
- 4. Dan Karateko gerriko beltza
- 1. Dan Goshin gerriko beltza
- 3. mailako entrenatzailea
- Graduen Auzitegi Nazionaleko epailea
- B mailako Arbitro Nazionala
- Arabako Karate Federazioko presidentea