Mexikon Tenis eskolak ematen zabiltzate? Nola iritsi zarete bertara?
Rafa Nadal Akademiako Campusean parte hartu zuen entrenatzaile baten bidez sartu gara. Berak kontratazio arduradunari gomendatu gintuen eta elkarrizketa bat izan genuen berarekin. Bertan, Akademian parte hartzeko baldintzak betetzen genituela ikusi zuen. Ni zuzenbide oposizioak prestatzen nabil, baina Andonik aukera eman zidan eta ezin nuen hori galdu. Berak nahi zuen esperientzia paregabe hau biona izatea, pistan oso ondo konpontzen baikara elkarrekin.
Laudioko Tenis Eskola hutsetik eraiki da eta amets hori Rafa Nadalen Akademian islatuta ikustea oso hunkigarria izan da, hor lan egitearen ardura eta pisua sentitu arren.
Zer zaudete egiten zehazki? Nolakoa da zuen eguneroko lana?
Munduko toki desberdinetan astelehenetik ostiralera ospatzen diren campusak dira. Egun bakoitzean, lana eta entrenamenduak moldatzen dira bola kategoria konkretu batera, hau da, sendotaduna, defentsa, erasoa, bolea, smasha, sakea… Campusaren antolamendua horrelakoa da: emakume nagusiak etortzen dira goizez, nerabeak arratsaldeko lehen orduetan, umeak arratsaldean eta gizon nagusiak ilunsentian. Campus honetan zuzentasun teknikoak eta taktikoak lantzen ditugu pistan, zesta ariketekin, eskua eta erraketa erabiliz (pilota puntuaren itxurak-egiten), bai benetako puntu egoeretan, ikasleen artean. Guri dagokigunez, urtean, 30 astez Rafa Nadalen Akademiarekin bidaiatzea proposatu digute, munduko hainbat herrialdetik. Hala ere, erro sakonak ditugu hemen eta Laudio Tenis Klubeko neska-mutilak hazten eta gora egiten ikustea da premiarik garrantzitsuena. Horregatik, oreka bilatuko dugu bi alderdi hauen artean, biak zaintzeko.
Tenis kultura dago Mexikon? Nolakoa da kirolaren egoera bertan?
Bai, mexikarren tenis zaletasuna ikusi dugu. Klub anitzak daude eta guzti-guztiek dauzkate okupazio handiko pista asko. Padela hemen asmatu arren, ez dago tenisa beste finko eta hori oso bitxia da.
Mexikoko zein lekutan zaudete? Nolakoa da bertako egoera soziala?
San Pedron geratu gara: Erdialdeko Amerikako eta Hegoamerikako lekurik esklusiboena da. Campusa bukatzerakoan, egonaldia aste bat luzatzeko aukera izan dugu herrialdea bisitatzeko, izugarrizko balio erantsia da. Egiten genituen plan gehienak, zonaldeko leku berriak ezagutzeko, bertako bezeroekin egin ditugu. Beraiek jokatu dute anfitrioi. Dena den, egun batzuetan gure kabuz joan gara Monterrey bisitatzera eta arrakala sozio-ekonomikoaz jabetu gara, batez ere, azpiegituretan, bizitza kalitatean… Berdintasun-eza agerian zegoen, erdi-maila soziala ez balego bezala. Une oro bizi izan dugu desberdintasun hori, maila sozial altua eta baxuaren artekoa eta kasu gehienetan, ez dago ezta hiru etxaldiko tokia beraien artean ere. Bidaiaren bigarren zatia Mexico DFn egin dugu eta desberdintasun sozialak berdinak izan dira.
Tenisa maite duen norbaitentzako esperientzia ikaragarria izan behar du zuenak. Zer irakaspen espero duzu ekartzea bueltan?
Bai, mundu osoan zehar bidaiatzea benetan maite duzuna egiten, pribilegio bat da eta hala sentiarazten zaitu. Esperientzia oso aberasgarria izan da, munduko toki desberdinetako entrenatzaileekin ondo konpondu gara eta istorio bitxi eta paregabeak bizi izan ditugu. Gainera, iritzi oso positiboa izan dugu Campusen antolatzailearen inguruan eta esan digu kontuan izango gaituela hurrengo hilabeteko Kitoko eta Bogotako Campusetarako. Ekuador eta Kolonbia zain ditugu eta batek daki zeintzuk izango diren hurrengo lekuak.