Laudioko kultur eragileak protagonista izango dira 'Kultura Pintxoak' ekimenean, udalerriko lehen Kultura Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 10a, 07:00

Programa maiatzaren 17an eta 18an garatuko da, eta arte plastikoen,dantzaren eta musikaren arloan tokiko hainbat eragilek egindako lana ikusaraziko du.

Laudioko Udalak udalerriko lehen Kultur Jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 17 eta 18an “Kultura Pintxoak” izenarekin. Ekimen honen helburua tokiko kultur eragileek garatutako diziplina artistikoei balioa ematea eta ikusaraztea da. "Ideia Kultura Kontseiluan egindako ekarpenetatik eta udalerriko eragileekin izandako bileretatik abiatzen da. Asmoa herriko hainbat espaziotan esku-hartze kultural txikiak biltzea da", aurreratu du Nerea González Kultura zinegotziak.

Jarduerak maiatzaren 17ko 19:30ean hasiko dira KULTURLABen, Nerea Apodaka artistaren "26101983" erakusketaren estreinaldiarekin. Eta 20:30ean, Aldai Plazan, dantza erakustaldia izango da Itxarkundia Dantza Taldea, Andaluzia Etxea, Nuria eta Rakel dantza akademia, Laudio Wellness, Lautxirrinka Kirol Elkartea, UntzuetaDantza Taldea, Baisala Dantza taldea eta Leongo Etxearen eskutik.

Programazioak hurrengo egunean jarraituko du, 12:00etatik aurrera, Lankaietako Lagunen kalejira batekin. Ordu berean, baina Alberto Acero plazan, haurrentzako jarduerak izango dira: tailerrak eta buruhandiak; Kirikiño Atseden Taldearen, Sorginlarreren, Galtzagorriren eta Erraldoien Elkartearen eskutik. Bitartean, udal tailerretako ikasleek beren lanak erakutsiko dituzte Herriko Plazan eta tailatze, estanpatze eta pintura "dripping" teknika aplikatzeko tailerretan parte hartuko dute.

Musika ere ez da faltako lehen jardunaldi kultural hauetan. Oraingoan, 19:00etatik aurrera, Alberto Acero plaza Santa Luzia abesbatzak, Igor Arzuagak, Ecos dultzaina elkarteak, eta Arte On eskolaniak Paula Urkijo dantzariaren laguntzarekin, girotuko dute.

"Lehen jardunaldi hauen ondoren, ekitaldi eta topaketa berriak aztertzen joango gara horrelako ekimenak udalerrian garatzeko. Asmoa da herriko artistak ezagutaraztea", ondorioztatu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide