Laudioko EAJk eraginkortasun falta leporatu dio EH Bilduk eta Omniak osatzen duten udal gobernu taldeari. Jeltzaleek adierazi dute onartezina dela hainbat elkartek euren dirulaguntza jaso ez izana, nahiz eta ekintzak gauzatu.
Oposizioko talde nagusiaren aburuz, konpromiso falta adierazteaz gain, udalerriko sare soziokulturala arriskuan jartzen du horrek.
Jeltzaleek aldarrikatu dute aurreko gobernu taldeak urte hasieran ematen zituela laguntzak eta, halaber, adierazi du %15eko igoera ez dela gauzatu talde guztietan.
Hori dela eta, EAJk exijitu dio EH Bildu eta Omniari premiazko neurriak hartzeko esparru horretan.