Palestinaren aldeko aldarriak egon dira gaur Laudioko bi ikastetxetan

Erredakzioa 2024ko mai. 13a, 15:10

Ikama ikasle antolakundeak oztopoak salatu ditu. Izan ere, ez ditu hezkuntza arduradunen baimenak jaso greba egiteko. Ondorioz, Lamuza plazan elkarretaratzea egin ordez, Ikastola eta Institutu barruan egin dituzte protestak, "Israel Palestinan egiten ari den genozidioa" salatzeko.

Israelek duela zazpi hilabete abiatu zuen erasoaldia Gazan eta indarkeria beste maila batera eraman nahi du Rafahn. Horrela salatu du Ikama ikasle erakundeak gaur eguerdian. Printzipioz, lanuzteak egin behar zituzten ikasleek, baina, antza, hezkuntza arduradunek trabak jarri dituzte Aiaraldean, Donostian eta Lautadan.

Hori dela eta, Laudio Ikastola eta Laudio Institutu barrura eraman dute Lamuza plazan egingo zuten elkarretaratzea, jolastoki orduan.

Gauzak horrela, Ikamak salatu du, alde batetik, estatu sionistaren genozidioa Palestinan; eta, bestetik, protesta egiteko izan dituzten oztopoak. "Salbuespen gisa ikasleok lanegun bat lehenago egin dezakegu deialdia", adierazi du ikasle antolakundeak, "ez gaude egoera natural baten aurrean, izugarrizko basakeria baten aurrean baizik, eta ez-ohiko egoera batek berehalako erantzunak behar ditu".

Argazkiak: Ikama

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide