Maiatzaren 19an, igandean, Laudion ospatuko da Vital Kirolpass-en bigarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 14a, 07:00

Topaketa 6 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 11:30etik 14:00etara egingo da. Hainbat kirol modalitate bilduko ditu: atletismoa, karate, pilota, txirrindularitza, saskibaloia, patinajea, crossfit eta padel.

Datorren maiatzaren 19an, igandean, Vital Fundazioak, Laudioko Udalarekin eta udalerriko kirol-elkarteekin batera, jardunaldi bat antolatuko du herriko gazteen artean kirola sustatzeko, bereziki 6 eta 17 urte bitarteko gazteen artean. Topaketa, "II. Vital Kirolpass" izenarekin, Aldai Plazan egingo da goiz osoan zehar, 11:30etik 14:00etara. Ekimenak hainbat kirol modalitate sustatzea du helburu: atletismoa, karate, pilota, txirrindularitza, saskibaloia, patinajea, crossfit edo padel.

Jardunaldiaren hasieran parte-hartzaileek pasaporte bat jasoko dute, eta programatutako kirol-jarduera guztietan parte hartzen osatu beharko dute.
Liburuxka hori osatzen duten pertsona guztiek opari bat jasoko dute informazio-gunean.

"Helburua argia da: aisialdi parte-hartzailea eta osasungarria sustatzea eta gazteek kirola egiteari uztea saihestea", adierazi du Nerea González Udaleko Kirol zinegotziak.

Oraingo honetan, herriko kirol erakunde hauek parte hartuko dute: Laudio Atletismo Kluba, Laudio Padel Kluba, Laudioko Lautxirrinka Kluba, Sugarrak Laudio, Herriaren Pelotazale Elkartea, Araba Karate Kluba eta Gorobel Kirol Gunea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide