2024/05/17 20:00

Hitzaldia

Habit[atu]/ Habitatutako pabiloi bat

Habit[atu]/ Habitatutako pabiloi bat
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio
Ostiral honetan, Beñat Saratxagak (Faktoriako arkitektoak) berbaldia eskainiko digu. Oraingoan, Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioan pabilioi bat eraikitzeko erabili den proposamena ezagutzeko aukera izango dugu: nazioarteko arkitektura bienala zein behark estudioaren HABIT [atu] proposamena.

Mugak/HABIT[atu]Z tarteko espazio batean kokatzen den pabilioi mugalaria da, edukiontzi eta edukiaren artean, amaituaren eta amaitu gabekoaren artean, arkitektura bienal baten pabilioi gisa duen egungo errealitatearen eta gure hiri eta auzoak berpizteko sistema baten prototipo gisa duen etorkizunaren artean, egungo kokapenen singularraren eta etorkizuneko kokaleku bihurtuko den lekuaren artean.

Solasaldian zehar, Beñatekin aukera izango du arkitekturari lotuta suertatzen zaizkion galderak argitzeko, arkitektura eta artearen arteko loturaz hausnartzeko, besteak beste. Azken finean, berbaldi honen helburu nagusia komunitateari arkitekturaren ezagutza zabaltzea da HABIT[atu] proposamenaren bitartez.

Info+ eta izen-ematea:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide