Lasterketa labur bezain bizia izan zen atzo Larrazabalen lehiatutakoa. Emakumezkoen Vital Fundazio AFA Sariaren 3. etapa egin zen atzo Laudioko auzo horretako aldapetan gora. Parte hartzaileak 2,3 kilometroko ibilbidea osatu zuten erlojupeko lasterketa, bata bestearen atzetik 30 segunduko tartearekin abiatuta. Gorotitza-Ibargurengo bidegurutzetik Goiaskora osatu zuten ibilbidea, eta zenbait bizilagun animatu ziren lasterketa errepide ertzetik jarraitzera.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez eta Txebe Alvarado Meabe