Laudiok Santa Luzia ospatuko du maiatzeko azken igandean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko mai. 21a, 05:00

Jaia hilaren 26an eta 27an izango da, 15:00ak arte.

Maiatzaren 26an Laudio Santa Luzia festan murgilduko da martxa gidatu batekin Herriko Plazatik, 09:30ean. Herriko txistu taldeak, Ekin Joleak, parte hartuko du ere Ermualden dauden lagunak animatuz. Aurten ere meza (11:30ean), eta parrillada egongo dira, Basalarrinaren eskutik (12:30ean).

Musika ere ez da faltako aurtengo Santa Luziako jaietan. Atzoko eta gaurko abestiak Ermualden entzungo dira 12:30etatik 15:00etara Joxe Mendizabal erromeriarekin. Hurrengo egunean, maiatzaren 27an, txokolatada eta haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira, Kirikiño elkartearen eskutik. Meza 11:30tan hasiko da eta 12:30etatik 15:00etara diskodantza izango da DMAren eskutik.

Mugikortasun urritasuna duten eta joan nahi duten pertsonek Udalak kontratatu duen mikrobus bat izango dute eskura, baina maiatzaren 26an (igandea) bakarrik.

Igoera 10:30ean izango da eta jaitsiera 13:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide