Aldama Arraindegiak irabazi du Arabako Erakusleihoen bigarren sari teknikoa

Erredakzioa 2024ko mai. 25a, 11:00

Sarituen argazkia. / Arabako Foru Aldundia

Ostegunean jaso zuen saria Gasteizen. Herrialdeko 78 saltokik hartu dute parte aurtengo edizioan.

Aldama Arraindegiak epaimahai teknikoaren bigarren saria jaso zuen Arabako Udaberriko Erakusleihoen XI. Lehiaketan. Ostegunean izan zen sari banaketa Gasteizen eta Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuaren, Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziaren, Jon Aspuru AEnkomerko lehendakariaren eta Edurne Parro Merkataritza eta Zerbitzu Enpresen Federazioko zuzendariaren eskutik jaso zituzten aitortzak irabazleek.

Aurtengo edizioan, berrikuntza gisa, Arabako Erakusleihoen Lehiaketa Gasteizko Loreen Jaialdiarekin batera egin da. Jaialdia maiatzaren 13tik 18ra bitartean izan da, eta arrakasta handia izan du. Gasteizko eta lurraldeko beste herri batzuetako saltokiek udaberriko gaiekin eta lore eta landareekin apaindu dituzte erakusleihoak.

Epaimahaiak lehen sari teknikoa Metayer Studio by Miren Elorrieta pintura estudioari (Gasteiz) eman dio, eta bigarrena Aldama Arrandegiari (Laudio). Herri bozketaren saria, berriz, Academia de Peluquería Itziar (Gasteiz) akademiari egokitu zaio; eta loreak erakusleihoan jartzearen saria, berriz, Baitex dekorazio elementuen enpresari (Gasteiz).

Elkar liburudendak (Gasteiz) erakusleihoan euskara integratzearen saria jaso du, eta erakusleiho birtualaren saria, berriz, Lilrousse Moda Andróginak (Gasteiz).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide