2024/05/30 18:00

Hitzaldia

"Ez naiz inongoa"

"Ez naiz inongoa"
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

3 hizlari, Arabarrak eta euskaldunak. Etorkinen alabak izango dira solasaldi honen protagonistak.
Euren esperientzietatik abiatuta honako galderen inguruan hausnartzeko aukera paregabea dugu: Zer da identitatea/nortasuna? Izan al ditzakegu hainbat identitate? Nola iritsi dira identitate desberdinak onartzera? Sentitu ote dute noizbait inongoak ez direla? 

HIZLARIAK:

Oihana Fernandez de Barrena Cardoso

Hanane El fakiri El basri

Richis Omoruyi  Omoruyi

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide