Idoia Mendia PSOEko Europako Hauteskundeetarako hautagaia eta Cristina Gonzalez diputatu arabarra Laudioko Herriko plazan egon dira gaur eguerdian eta 11:30ean agerraldi publikoa egin dute hedabideentzat.
Bi ordezkari sozialistek mezu bera azpimarratu dute, Europar Batasunean eskuin muturraren zabalpenari aurre egin behar zaiola. Gonzalezen aburuz, COVID-19 birusaren pandemiak edota Ukrainako gerrak erakutsi dute Europar Batasuna tresna egokia dela krisialdietan. Horrez gain, Europa aurrerakoia aldarrikatu du diputatuak.
Idoia Mendiak, bere aldetik, goraipatu du Europar Batasunak egindako urratsak genero berdintasunaren esparruan, baina gogoratu du aurrerapenak ez direla geratuko ez badira defendatzen eta horregatik, hain zuzen, eskatu du boza PSOErentzat. Mendiaren ustez, sozialistak dira berme handiena, talde indartsua baitute, eskuin muturra borrokatzeko eta bere ordezkariak Europar Batzordean egotea ekiditeko, non berdintasunaren aldeko neurriak indargabetu ditzaketen.
Gauzak horrela, ekainaren 9an zerrenda sozialistaren aldeko botoa ematea eskatu du Mendiak.