Gaur 17:00etatik aurrera Euskal Ligako ohorezko gazte kategorian toki bat eskuratzeko jokatuko dute CD Laudio, SD Retuerto Sport eta Real Union klubek Ellakurin.
Hirurak izan dira bigarrenak euren herrialdeko ligetan eta lehen sailkatuek igoera automatikoa eskuratu ondoren, arabarrei, bizkatarrei eta gipuzkoarrei egokituko zaie lehiatzea Euskal Ligan egoteko hurrengo denboraldian.
Horretarako, hiruki ereduko txapelketa jokatuko dute, 45 minutuko partidekin. Arratsaldea Retuerto eta Real Unionen arteko norgehiagokarekin abiatuko dute 17:00etan. Galtzen duenak CD Laudiorekin neurtuko ditu indarrak 18:00etan eta lehen partidako irabazleak laudioarrekin izango du hitzordua 19:00etan.
Sarrera doakoa izango da eta klub laudioarrak zaleei zabaldu die deia, giro aparta sor dezaten harmailetan.