Herriarteko Arabar Bolo Txapelketaren finalera iritsi da Laudioko taldea. Hamar pertsonek osatzen dute: Javik, Marianok, Valenek, Silviok, Patxik, Jose Luisek, Iñakik, Jonek, Supliciok eta Angelek.
Abetxuco C, Abetxuco S eta Aberasturiren aurka lehiatuko dira bihar Lantaronen, B kategoria absolutuko garaikurra etxera eramateko helburuarekin.
Goizeko hamarretatik aurrera izango dira partidak. Txapelketaren 46. edizioa izango da eta, nabarmendu dutenez, honakoa izango da Laudiok finalera iristea lortzen duen hirugarren aldia.
