Lortu dute: Datorren urtean Euskal Ligan jokatuko dute CD Laudioko ohorezko gazte taldeko kideek. Atzo arratsaldean lortu zuten igoera Ellakurin jokatutako partida bikoitzean.
Laudioarrek SD Retuerto Sport eta Real Union izan zituzten aurrez aurre. Hiru taldeak izan dira bigarrenak euren herrialdeko ligetan, eta horregatik naurtu behar izan dituzte indarrak euren artean, igoerako txartela nork lortuko zuen ebazteko.
Horretarako, 45 minutuko partida motzak jokatu zituzten atzo euren artean. SD Retuerto Sport eta Real Unionen arteko partida izan zen lehena. Bigarrenak lortu zuen gailentzea, gol bakarra sartuta. Ondoren iritsi zen CD Laudioren txanda. Laudioarrek Retuerto irabazi zuten, markagailua 2-1 utzita. Ondoren, berdinketa erdietsi zuten Real Unionen aurkako norgehiagokan, golik gabeko partidua eginez.
Euskadiko Futbol Federakundeak Laudioko gazteak zoriondu ditu sare sozialen bidez, eta ongi etorria egin die Euskal Ligara.
Argazkiak: Amets Prado Diaz (APDshoots)