11 urte bete ditu Potekumeakek. Hori ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu zuten Euskal Herriko graffiti taldeko kideek larunbatean Laudioko Gardea auzoan. Goizeko hamarretan geratu ziren Orbeko Etxean, eta bertatik hurbil zegoen pasabide batera jo zuten, goitik behera koloreztatzeko.
Ondoren, barbakoa egin zuten guztiak batera, indarrak hartzeko arratsalderako. Drumgorri aretora mugitu ziren gero, bertan proiektatu baitzuten Tlaculos, Costa Rica eta Erdialdeko Amerikako graffiti mugimendua ardatz duen dokumentala.
Gaua, aldiz, hip hop kontzertuekin girotu zuten, toki berean.
Argazkiak: Potekumeak