Ehunka lagunek hartu zuten parte atzo goizean eginiko 10K Laudio lasterketan. Haurren txanda izan zen lehenbizi, eta 11:30ean iritsi zen zita nagusia. Irristatzaileak abiatu ziren lehenbizi, eta bi minutu beranduago iritsi zen korrikalarien txanda.
Tokiko korrikalariek presentzia nabarmena izan zuten podiumean. Emakumezkoen artean Besaide Astobiza Sanchez gailendu zen eta Koldo Ayesta Zaballa gizonezkoen artean.
Hemen ikus daitezke sailkapen guztiak.