Orbeko Etxearen 23. urteurrena ospatzen hasiko dira asteburu honetan

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 7a, 16:30

Iazko urteurrenean egindako kontzertuetako bat.

Etxe okupatuak zazpi egunetan ospatuko du urtemuga eta jarduera anitzak prestatu ditu, ume zein helduentzat.

Orbeko Etxearen okupazioak 23 urte beteko ditu ekainean eta jarduera anitzak antolatuko dituzte hori dela eta.

Bihar izango da egitarauaren lehenengo mugarria. Banatzaile alternatiboen topaketa, musika emanaldia Baka4ren eskutik, Igor Arzuagaren kontzertua eta mokadua egongo dira arratsaldean. 19:00ak aldera Sutge, B.O.T.H., Koiu eta Kinki Revenge taldeak igoko dira oholtzara.

Igandean, aldiz, umeak izango dira protagonistak. Puzgarriak, tailerrak eta txokolate jana egongo dira eurentzat.

Ekainaren 13an, ostegunean, Rebelde telesaioa dokumentala aurkeztuko dute, Josu Urrutikoetxeari buruzkoa. 19:00etan izango da proiekzioa, Irrintzi Films ekoiztetxearen eskutik.

Hurrengo egunean, baina 18:00etan, Abel Arroyo adituak soka korapiloei buruzko tailerra eskainiko du, espeleologia zein eskaladakoak jorratuta.

Ekainaren 15ean herrigunean abiatuko dituzte ospakizunak bizikleta-poteoarekin eta gero bazkari herrikoia egingo dute Orbeko Etxean bertan. Bazkarian leku bat izateko orbekaos@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharra dago eta horretarako azken eguna ekainaren 10a izango da. Bazkaldu ondoren, jarduera gehiago prestatuko dituzte: bingo musikatua, muturreko saskibaloia eta karaokea.

Ekainaren 19an 19:00etan Aitor Bikandi ekintzaileak hitzaldia eskainiko du Palestinari buruz, eta egun Gazan gertatzen ari den genozidioa, Nakba edota erresistentzia izango ditu presente solasaldian. Ostean, musika emanaldia eskainiko dute Interpunkce eta Brünner Todesmarch talde txekiarrek.

Amaitzeko, ekainaren 23an Pagolarrera egingo den mendi ibilaldian parte hartuko dute, han eraiki nahi duten proiektu eolikoa salatzeko. Ondoren, Orbeko Etxean bertan sua piztu eta musika entzungo dute, 19:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide