Nahasmendu obsesibo-konpultsiboak landuko ditu Rosa Lafuente adituak Asasamen eskutik

Izar Mendiguren Cosgaya 2024ko eka. 11a, 12:00

Asasam taldeko kideak ekintza batean. / Aiaraldea.eus

NOK ('TOC' gazteleraz) joerak izango ditu hizpide Asasamek ekainaren 18ko hitzaldian.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Rosa Lafuente psikologian eta nahasmendu obsesibo-konpultsiboetan adituak hitzaldia eskainiko du hilaren 18an, Laudioko Kultura Etxeko Arraño Aretoan. NON ('TOC' gazteleraz) gisa ezagunak diren joerak izango dituzte aztergai, nahasmendu obsesibo-konpultsiboak edota antsietate nahasmenduak, hain zuzen.

"Gaitz hori jasaten duten pertsonak nahi gabe sortzen zaizkien pentsamendu edo irudi intrusibo, errepikakor eta iraunkorrengatik (obsesioak) larrituta bizi dira, antsietatea, beldurra edo kezka sortzen dietelako; gainera, konpultsioak egin behar izaten dituzte emozio horiek murrizteko", adierazi dute oharrean.

Landuko dituzten gaien artean daude pertsonen harremanen arteko alderdi mugatzaileak, edota pertsona horiek bizi dituzten sentimenduak: beldurra, larritasuna, etsipena...

"Azkenik, nahasmendu hau kudeatzeko dauden tratamenduak azalduko ditugu", erantsi dute.

Ekintza doakoa izango da, eta aretoa bete arte egongo da parte hartzeko aukera. Bi orduko saioa izango da, 17:30etik hasita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide