'H2INTEGRA' proiektuan parte hartuko du Envases enpresak

Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 20:21

Proiekua azaltzeko infografia. / Envases Group

Hidrogeno-ekosistema sortzeko irtenbide fisiko eta digitala ikertzea izango da helburua.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

'H2INTEGRA'  ekimenaren bidez, ingurumenarekiko konpromisoa azpimarratu nahi du Envases enpresak, energia-iturri berriztagarrietarako trantsizioa medio. "Hidrogeno berdearen erabilera garatu eta optimizatzeak aukera emango dio Envases Group-i bere prozesuen eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta euskal industrian karbono-aztarna murrizten nabarmen laguntzeko", azaldu dute oharrean.

"Ekimen horiei esker, Envases Groupek erakusten du posible dela ingurumena errespetatzen duen industria-ekoizpen baterantz aurrera egitea, kalitatea eta eraginkortasuna arriskuan jarri gabe. Enpresak teknologia eta estrategia jasangarri berriak aztertzen eta hartzen jarraituko du, guztiontzat etorkizun berdeagoa eta garbiagoa bermatzeko helburuarekin", adierazi du konpainiak.

Oharrean adierazi dutenez, Envases Group enpresak iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea erabiltzen du, %100ean. "Hori dela eta, azken ekimen honekin, enpresak teknologia eta estrategia jasangarri berriak aztertzen eta hartzen jarraituko du, guztiontzat etorkizun berdeagoa eta garbiagoa bermatzeko helburuarekin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide