Itsasne Egia, bigarren Euskadiko Xake Txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2024ko eka. 13a, 08:03

Itxasne Egia xake jokalari laudioarra. / Laudioko Xake Taldea

Araian jokatu zen asteburuan Euskadiko xake txapelketa. Itxasne Egiak bigarren postua eskuratu zuen, emakumezkoen lehiaketan. 

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko xake jokalariek. Batetik,  Itxasne Egiak bigarren postua etxeratu zuen, eta berak baino puntu gehiago lortu zuen jokalaria ez da, berez, euskalduna, mexikarra baizik. Hori bai, Itxasnek berak adierazi duen moduan "doctorandoa egiten ari da Euskal Herrian, baina bera da txapelduna, ez diot meriturik kendu nahi".

Bestetik, Erlantz Miguelez bigarren geratu zen Arabako beteranoen xake txapelketan. 

Alabaina, ez dira lehiatzen soilik aritu eskualdeko xake taldeko kideak. Izan ere, larunbat honetan (ekainak 15) Laudio BHI institutuan xake partidak prestatu dituzte animatzen den ororentzat. 

Hain zuzen, bi txanda aurreikusi dituzte: 14 urtetik beherakoena eta orokorra. Ekintza 10:00etan hasiko da, baina 9:30ean egingo dute harrera. "12:00etan atsedenaldia egongo da, freskagarri batekin", zehaztu dute, "eta 14:00etan sari banaketa".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide