Kultur sorkuntza Aiaraldean

EZtuk: Musika elektronikoa eta mezu positiboak, Laudiotik mundura

Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 07:27

Berbit musika ekoizleak eta Jurgi Ibarretxe musikariak indarrak batu dituzte Despierta kantua plazaratzeko, Zero taldeko Leire Led Infiernoren laguntzarekin. 

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Musika elektronikoa, euskara eta gaztelerazko errimak eta mezu sozial baina positiboak. Osagai horiek baliatu dituzte Alberto Villar ‘Berbit’ ekoizle eta Jurgi Ibarretxe musikariak EZtuk proiektua ezaugarritzeko. Despierta izeneko kantua plazaratu dute, Zero taldeko Leire Led Infiernoren laguntzarekin. 

Ibarretxek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, Berbitek osatu zuen abestiaren oinarri instrumentala, eta bera arduratu zen letra idazteaz. “Ondoren deitu genuen Leire, abestu zezan”. Ondoren, bideoklipa grabatu zuten, Orbeko Etxean. 

“Munduaren egoera islatzea” zuen helburu Ibarretxek letra osatzerako orduan. Hala ere, nabarmendu duenez, saiatu dira entzuleari “mezu positibo bat” bidaltzen, "beharrezkoa" dela uste dutelako. 

Berez, ez dakite proiektuak jarraipenik izango duen edo ez. Ibarretxeren hitzetan, “sormen une” baten emaitza izan da kantua, baina ez du baztertzen abesti gehiago plazaratzeko aukera. “Ea jendeak nola erantzuten duen”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide