EAJk salatu du iaz eta aurten enpresa berriak sortu dituzten ekintzaileak udal dirulaguntzarik gabe gera daitezkela

Erredakzioa 2024ko eka. 14a, 14:30

Laudioko EAJko udal taldeko kideak. / EAJ

Dirulaguntza deialdia izango da aurten bertan negozioa abiatu duten ekintzaileentzat.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

EAJko udal taldeak kritikatu du egungo udal gobernu taldeak ekintzaileentzako dirulaguntzak emateko irizpideak aldatu izana. Berez, aurten abiatutako deialdian babesa emango diete aurten bertan proiektua abiatu dutenei.

Hortaz, jeltzaleek azpimarratu dutenez, "2023an proiektua hasi zuten ekintzaileek ez dute beharrezko laguntzarik jasoko". Horrez gain, Andoni Orueta zinegotziak honakoa aipatu du: "Dirulaguntzaren ordainketa urte naturalarekin bat etortzea proposatu dute, hau da, 2024an irekitzen diren negozioek laguntza urtea amaitu baino lehen jasotzea, eta ez hurrengo urtean. Aldaketa horrek esan nahi du urte amaieran eratzen diren negozio berriak laguntza horretatik kanpo gera daitezkeela".

Gauzak horrela, EAJren Udal Taldeak tokiko ekintzaileentzako laguntza falta hori deitoratu du, eta laguntza horiek berehala jasotzea bermatuko duten premiazko neurriak eskatu dizkio Gobernu Taldeari.

"Salaketa honekin, EAJ-PNV Laudiok udalerriko ekintzaileekin duen konpromisoa berresten du, erabaki hori iraultzea eta enpresa-proiektu berrien hazkunderako eta jasangarritasunerako funtsezkoak diren laguntzei eutsiko zaiela ziurtatzea bilatuz", aldarrikatu du alderdiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide