Bihar 11:30ean txirrindularitza proba antolatuko du Laudioar Txirrindularitza Elkarteak Latiorro auzunean. Hain zuzen, Latiorro Ikastetxearen inguruetatik abiatu eta auzoaren goiko partea zeharkatuko du.
Zazpi eta hamalau urte bitarteko umeentzako lasterketa izango da biharkoa eta parte hartzeko kaskoa eta eskularruak eraman behar dira. Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko aurretik mail@scllodiana.com helbidera idazteko aukera dute interesdunek.
Laudioar Txirrindularitza Elkarteak antolatu du hitzordua eta bada modu bat gazteek ezagutu dezaten kluba. Izan ere, taldeak badauka programa bat eskola kategoriako adinetan dauden kirolarientzat. Errepide, mendi eta ginkana diziplinetan trebatzen dituzte.