Artea eta adimen artifiziala uztartuta, erakusketa publikoa egingo dute La Milagrosako ikasleek

Izar Mendiguren Cosgaya 2024ko eka. 15a, 09:58

La Milagrosako ikasleek prestatu dute erakusketa. / La Milagrosa

Ekainaren 18an jarriko dute ikusgai lana, 9:00etatik 13:30era Laudioko Herriko Plazan.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Laudioko La Milagrosa eskolako ikasleek erakusketa kolektiboa osatu dute adimen artifizialarekin, artea ardatz. "Gainera, erronka bat egingo diete bertaratutako guztiei: IA batekin egindako poemak aurkitzea", erantsi dute prentsa oharrean, "bertaratutakoek identifikazio eranskailu bat jarriko dute testuak horrela sortu direla uste dutenetan". 

Proiektuaren helburua sorkuntza eta emozioei leihoa irekitzea da, azaldu dutenez. Hori dena "abangoardismoaren aterkipean" egin nahi dute: "abangoardismoak askotariko teknikak eta baliabide artistikoak erabiltzeko eta nahasteko askatasuna du". Zentzu horretan, erromantizismoan oinarritutako poemak ere partekatuko dituzte.

Laudioko Udalaren laguntzarekin burutu dute ekimena, eta 50 Vanguardistas obra zein ikasleen 50 olerki jarriko dituzte Herriko plazako zutabeetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide