ITSASNE EGIA

"Xakean bizitzan baliatu daitezkeen trebetasunak garatu ditut. Irtenbideak bilatu daitezke, nahiz eta galduta sentitu"

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 21a, 10:00

Itsasne Egia laudioarra bigarren geratu zen txapelketan. / Aimar Gutierrez Bidarte

ITSASNE EGIAk (Laudio, 1993) bigarren postua lortu zuen Euskadiko Xake Txapelketan. Lehiaketa horri buruz zein espero zuenari buruz mintzatu da.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Araian aritu zara Euskadiko Xake Txapelketan eta, beste jokalari bat kenduta, onena izan zinen. Nola baloratzen duzu emaitza? 

Nire emaitzarik onena izan zen. Sorpresa handia izan zen. Maila handiko emakume eta gazteak bildu ginen. 

Espero zenuen? Zergatik uste duzu egin zenuela horren ondo? 

Ez, nire helburua ahalik eta ondoen jolastea eta  puntu guztien erdia lortzea zen. Astean zehar hausnarketa egin ondoren, kontzentrazio eta atentzioa desbideratu barik jolastu nuelako izan daiteke. Auskalo. Buruak eta emozioak esku hartzen dute. 

Lehen aldia da hain postu onean sailkatzen zarela? 

Bai. Aurreko urtean bosgarren izan nintzen. Eta aurrekoan, Laudion izan zena, emaitza txarrak izan nituen. Baina emaitzak, emaitzak dira. 

Hau lortuta, zein izango da zure hurrengo urratsa? 

Jolasten segitzea da nire helburua xakean, bizitzak eta lanak ahalbidetzen badu. Euskal Herrian jokalari eta txapelketa anitzak daude, ofizialak zein sozialak, partida azkar edo mantsoagoekin. Internet bidez ere jolas daiteke.

Noiz hasi zinen xakean jokatzen eta zer diziplina eta prestaketa mota exijitu dizu kirol honek? 

Unibertsitate ikasketen amaieran Xake Klubearekin kontaktatu nuen. Klaseak jaso nituen. Piezak mugitzen ikasi eta, prest sentitu nintzenean, jokoan murgildu nintzen. Ez dut entrenamendu espezifikorik hartzen, baina liburuak irakurri eta online partidak jolasten ditut. Niretzako dibertimentua da xakea. 

Nolakoa da xake giroa?

Partida momentuan lehiakorra. Batzutan sufritzen da, eta ez irabazi edo galtzeagatik soilik. Izan ere, akats batek pikutara eraman dezake dena, nahiz eta partida bikaina egin. Aurkariak zuk baino hobetu jokatu badu, miresmena baino ez du merezi, eta partida amaitzean eskua eman eta umorea lasaitzen da. 

Zer eman dizu xakeak zure bizitzan?  

Bizitzan baliatu daitezkeen trebetasunak garatu ditut. Irtenbideak bilatu daiteke, nahiz eta galduta sentitu. Eta, batez ere, lagunak egin ditut.  

"Judith Polgar da burura etortzen zaidan lehen jokalari handia, baina gertuago ditudan Laudioko jokalariak nabarmendu nahiko nituzke, estimu handian dauzkat"

Zure erreferentea den jokalaririk duzu? 

Jokalari handiak erreferentzia moduan hartuta, Judith Polgar da burura etortzen zaidan lehena. Xake munduan ibilbide bikaina garatu egin zuen. Bestalde, gertuago ditudan Laudioko jokalariak nabarmendu nahiko nituzke, estimu handian dauzkat. 

Zure aurkari guztiak ezagutzen zenituen?

Gehienak bai. Beste txapelketetan elkar ikusi dugu. Emakumezkoak ezagutzen nituen batez ere. Normalean Araban lehiatzen naiz, baina Bizkaira eta Nafarroara ere joan nahiz noizean behin. Bestalde, partaide batzuk faltan bota ditut, Euskal Herrian emakume jokalari anitzak daude eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide