Omniak udal gobernu taldea utzi du "kudeatzeko moduan erabateko adostasunik ez zegoelako"

Erredakzioa 2024ko eka. 20a, 11:26

Omniaren agerraldia iaz, EH Bilduren alde egitea erabaki zutenean. / Aiaraldea.eus

Hala ere, akordioa erdietsi du talde independenteak EH Bildurekin adostasuna egondako gaietan elkarlanean jarraitzeko, baina oposiziotik.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Omniak prentsa oharra argitaratu du gaur jakinarazteko zergatik igaro den udal gobernu taldetik oposiziora. Alderdi independenteak honakoa azaldu du: "Erabakiak egikaritzeko eta kudeatzeko moduan erabateko adostasunik ez egotea arazo bat da Udalarentzat, eta erantzukizunez, zuzeneko kudeaketatik urruntzeko erabakia hartu dugu".

Hala ere, ez dute EH Bildurekin harremana apurtu eta "haiekin dagoeneko adostuta eta martxan dauden gaietan aurrera egiten jarraitzeko" asmoa iragarri dute.

Horrela, oposizio aktiboan arituko direla aipatu dute Omniako kideek. Finean, euren nahia "nortasuna galdu gabe ekarpenak egitea" da. 

Udal gobernu taldetik kanpo lan egiteko arrazoiei dagokienez, honakoa adierazi dute: "Ezin dugu adostu gabeko erabaki politikorik hartu, iritzi desberdinak izanik horiei buruz. Beraz, orain, oposiziotik, gai bakoitza banaka adostuko dugu Gobernu Taldearekin, udal gai guztietan gure arrasto politikoa bermatuz. Udal egunerokotasunean lagunduko dugu, dagokion neurrian. Halaber, prest egongo gara bi taldeek aurkeztuko ditugun mozioak beraiekin adosteko".

Gobernuan izandako eskarmentuari buruz, lan gogorra egin dutela eta oso pozik daudela ziurtatu dute. Hala ere, bi taldeen gobernu-ereduak desberdinak direla azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide