Azokako ekoizleek tailerrak egingo dituzte hilean behin, bihartik hasita

Erredakzioa 2024ko eka. 21a, 07:00

Taloa egiten ikasteko aukera egongo da Aldai plazan larunbatean.

Aldai plazan egingo dituzte larunbatetan eta asteburu honetan abiatuko dute ekimena Kirikiñorekin eta talo tailer batekin.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Laudioko azokan aritzen diren ekoizleak batzen dituen elkarteak egitasmo berria iragarri du: tailerra eskainiko du hilero, euren jarduera girotzeko.

Lehenengo saioa bihar bertan izango da Aldai plazan. Berez, azoka 10:00etan irekiko dute eta 11:00etan Kirikiñok ekingo dio puzgarriak jartzeari eta umeentzako jolasak proposatzeari. 12:00etan izango da tailerra eta taloa nola egiten den azalduko dute. Haurrentzako hitzordua bada ere, helduek ere parte hartu dezakete.

Edonola ere, beti ez dira umeak protagonistak izango, ekoizleen planteamendua aldatuko da eta, Kirikiñoren ekintzak mantenduko badituzte ere, asmoa daukate nagusientzako eskaintza ere egiteko, produktuen dastatze saioekin, adibidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide