Zumalakarregi etorbideko 10. zenbakiak kolore eta aldarri bereziak ditu jadanik. Laudioko osasun zentroaren aurrean kokatuta dago La Omega sortzaileak eginiko murala. Batekin Arabako partaidetza sozial eta boluntarioen agentziaren eskutik garatu dute ekimena. "Aiaraldeko irabazi asmorik gabeko eta boluntariotzako 10 erakunde inguru hurbildu ziren", kontatu dute prentsa oharrean.
Ekainaren 16an burutu zuten auzolana. "Helburua aniztasunaren, berdintasunaren eta errespetuaren aldeko mezua zabaltzea izan da", erantsi dute. Hala ere, hormairudia ez da oraindik amaitu, "datorren astean Saioak (La Omega) azken ukituak egingo ditu".
Batekinek esker bereziak eman dizkie partaidei eta prestakuntzan lagundu duten eragileei:
- Adsis
- Afaraba
- Amukatu elkartea
- Apdema
- Asasam
- Gurutze gorria
- Eginaren eginez
- Nagusilan
- Zehar
- TEK Euskadi
- Laudioko Udala
Argazkiak: Batekin