Bost urteren ostean, larunbatean itzuli zen San Joan Astobitzako krosa Larrazabal auzoko jaietara. Lasterketaren XV. edizioa izan zen, eta dozenaka korrilakari animatu ziren 9 kilometroko ibilbidea osatzera.
Josu Apraiz, Endika Arrazuria eta Iñaki Galindez gailendu ziren gizonezkoen artean. Emakumeen artean, aldiz, Naia laso, Iraide Izaga eta Janire Velasco izan ziren azkarrenak. Velascok bigarren sari bat ere jaso zuen, "auzoko azkarrena" izaetagatik, Unai Unzagarekin batera.