SUZIRI JAI BATZORDEA

“Aurten bost kuadrilla berri sartu dira Jai Batzordean”

Txabi Alvarado Bañares 2024ko eka. 26a, 21:53

Tortilla eta sukalki txapelketa izango da jaien ekintza esanguratsuenetako bat. / Aiaraldea.eus

Bi eguneko egitaraua prestatu dute Laudioko Suziri Jai Batzordeko kideek aurtengo Sanpedropekoetarako. Eurekin hitz egin dugu egitarauari eta esku artean dituzten beste erronkei buruz. 

Zer berrikuntza nabarmenduko zenituzkete aurten Sanpedropeko jaietatik?

Berrikuntza izan beharrean, atzera begiratzea izan da azken urteotako joera. Iaz ostiraletan egiten ziren musika talde lokalen kontzertuak berreskuratu genituen. Aurten, horiez gain, umeentzat ere espazioa gordetzea pentsatu dugu, haientzako puzgarriak ekarrita.

Urteak daramatzazue jai kuadrillak sanpedropekoak antolatzen, eta azken urteetan jaiak gorakada izan duela dirudi. Nola bizi izan duzue zuek? 

Ilusio handiarekin. Oso gogobetegarria da guk egiten dugun lanak bere fruituak ematen dituela ikustea. Era berean, jaiak handiago egiteak gure partetik ere ardura handiagoa eskatzen du, baina prest ikusten dugu gure burua erronka horri aurre egiteko. Azken urteotan egindako lanari dagokionez, orokorrean iritzi positiboa daukagu taldean. Beti egongo da hobetu daitekeen zeozer, baina Jai Batzordeak azken urteotan izan duen hazkuntza gauzak ondo egiten ari garenaren seinaltetzat hartu dugu.

Zerk egiten ditu Sanpedropeko jaiak berezi data berdinetan egiten diren beste jai batzuen aldean?

Herrian dagoen jai herrikoiekiko ilusioa akaso? Sanpedropekoak bereziak izan dira betidanik Laudion. Gainera, askorentzat udaren hasiera markatzen duen jaia da San Joan Astobitzako jaiekin batera.

"Jaiak handiago egiteak gure partetik ere ardura handiagoa eskatzen du, baina prest ikusten dugu gure burua erronka horri aurre egiteko"

Nola dago Suziri Jai Batzordea osasun aldetik? Kuadrilla berriak sartu dira aurten? Zeintzuk?

Bai! Arestian aipatu bezala, indartsu dator aurten ere Jai Batzordea. Bost inkorporazio berri izan ditugu:  Sagaztiak kuadrilla mitikoa ofizialdu egin da, Txindoki, Basapiztiak, Gautxoriak eta, azkenik, Aztarnak kuadrilla, duela aste pare bat eskas sartutakoa.

Sanpedropeko jaiak amaituta, abuztuko San Rokeetara begira jarriko zarete. Zer duzue prestatuta kuadrillen partetik zita horretarako? 

Ba sorpresa baten bat bai! Kuadrilla berriak ideia berriekin datoz Jai Batzordera normalean, baina sekretua gordeko dugu, kar kar kar. San Rokeetako egitaraua irten arte itxaron beharko duzue! Pista bezala, gasolina eta kirola presente egongo dira aurtengo jaietan ;)

Zer lan geratzen zaizue egiteko abuztuko jaiei begira?

Ba gutxi asko egia esan. Plangintza osoa dukagu itxita orokorrean. Orain, Udalak dirulaguntza eskatzeko epea ea noiz irekiko duen esperoan gaude.  Horren ondoren, kuadrilla bakoitza hasiko da bere ekintzak antolatzeko prestakuntzekin.

Beste zerbait gaineratu nahiko bazenukete...

Noski! Gora Laudioko jai herrikoiak eta gora Suziri Jai Batzordea!

Sanpedropekoen egitaraua

Ekainak 28, ostirala

17:30 // Puzgarriak
19:00 // Ximena
20:15 // Aiala Dot eta Oih
20:30 // Txaranga kalejira
21:30 // Katilu
23:00 // Cuatro Bancos

Ekainak 29, larunbata

9:00 // Sukalki eta tortilla txapelketa
12:00 // Tortillen aurkezpena
12:00 // Buruhandiak
12:30 // Tortillen sari banaketa
13:45 // Sukalkien aurkezpena
14:15 // Sukalkien sari banaketa
14:30 // Bazkari herrikoia
16:00 // Karaokea
18:30 // Kalejira
22:00 // Akerbeltz erromeria
01:00 // Galtzontzilo eta kulero lasterketa
01:30 // DJ Rosamari

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide