Ismael Urtubi izango da CD Laudioren entrenatzailea 2024-2025 denboraldian. Futbolzale nagusientzat pertsona aski ezaguna da Muskizeko futbolari ohia, Athleticen aritu baitzen jokatzen 11 denboraldiz, talde txuri-gorriak bizi izan duen garai loriatsuenetako batean. 1983 eta 1984ko Ligen garaipenetan hartu zuen parte, eta Errege Kopa bat eta Superkopa bat ere irabazi zituen taldearekin. 278 partidu jokatu zituen orotara, eta 37 gol sartu zituen.
1995. urtean eskegi zituen botak, baina ibilbide emankorra hasi zuen gero entrenatzaile moduan. Gallartan hasi zen, eta Zalla entrenatzera pasa zen gero, non Bigarren B mailara igotzea lortu zuen 2005ean. Mirandesek fitxatu zuen hurrengo denboraldian, eta Athleticen gazteen taldea zuzentzera zituen ostean. Ordutik hona beste hainbat taldetatik igaro da: Castro, Somorrostro, Aranguren, Larramendi edota Zuazotik, besteak beste.
CD Laudioko kideek espero dute Urtubiren fitxajeak balio izatea datorren denboraldiko jokalariek ahal bezain beste lehiatzeko.