Beste urte batez, abuztuko San Roke jaien aurrerapen txiki bat ikusi ahal izan da Laudion asteburu honetan, Sanpedropeko jaiei esker. Suziri Jai Batzordeak bi eguneko egitaraua prestatu du, baina larunbatean bildu zen jende gehien. Aldai plaza izan zen festaren epizentroa. Bertan egin zituzten tortilla eta sukalki txapelketa, karaokea eta kalejiraren abitzea.
Akerbeltz erromeria eta Rosamari DJak arduratu ziren gaua girotzeaz. Kantzontzilo eta kulero lasterketa ere egingo zuten bi musika emanaldien artean, baina bertan behera utzi zuten azkenean, euriagatik.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres eta Txabi Alvarado Bañares