Kultur sorkuntza Aiaraldean

Piszifaktoriaren hiru antzezlan biltzen dituen “Hau ez da gerra bat” liburua kaleratu du Mikel Ayllonek

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 1a, 13:10

Mikel Ayllon liburua eskuetan. / Piszifaktoria ideien laborategia

Hiru lanek giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak dituzte hizpide. Igor Arzuaga da azalaren egilea eta Irati Agirreazkuenagak idatzi du hitzaurrea.

Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak antzerki-testuak argitaratzeko elkarrekin sortutako Ganbila bildumaren barruan plazaratu berri du Mikel Ayllon idazle laudioarrak “Hau ez da gerra bat” liburua. Hain zuzen ere, Mikel Ayllonek Piszifaktoria Ideien Laborategiarentzat idatzitako hiru lanekin osatu da: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da.

Mikel Ayllonek azaldu duenez, hiru lan horiek giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak dituzte hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Hiru lanek, halaber, “komunean dute euskal antzerkiarentzako kontatzeko modu eta lengoaia berriak bilatzeko nahi bat eta artista eta publikoaren arteko harremanak birpentsatzeko ahalegin bat”.

Igor Arzuaga da azalaren egilea eta Irati Agirreazkuenagak idatzi du hitzaurrea. Liburua dagoeneko eskuragarri dago liburudendetan, liburutegietan eta Susa argitaletxearen webgunean.

Piszifaktoria Ideien Laborategiarentzat idatzitako hiru lan

Hau ez da gerra bat Gasteizko Printzipal Antzokian estreinatu zuten 2023ko maiatzean. Hilabete lehenago, antzezlan horren hitzaurre gisa Bunker taularatu zuten Gasteizko Hibridalab zentroan. Hau gerra bat da ikuskizuna, aldiz, hilabete batzuk geroago aurkeztu zuten Bilboko Euskararen Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide