Uztailaren 25etik 28ra luzatuko dira Aretako jaiak, ostegunetik igandera. Lau eguneko festa izango da orotara, iaz baino bi egun gutxiago. Gauzak hala, antolatzaileek ahalegin berezia egin behar izan dute jarduera guztiak programan sartzeko.
Zehaztu dutenez, “betiko eskema” izango dute jaiek. Eskupilota partida profesionalak, adibidez, mantendu egin dituzte. “Hasieran pentsatzen genuen iaz baino ez zirela egingo, baina mantendu ahal izan ditugu”, nabarmendu dute.
Beste hainbat gauza ere errepikatuko dituzte: gastronomia topaketak, herri kirolak, artzain txakur txapelketa…
Baina berrikuntza batzuk ere txertatuko dituzte. Azoka, adibidez, iaz berreskuratu zuten, eta “indartsuagoa” egin nahi dute aurten, arratsaldean ere mantenduz. Modu horretan, trail lasterketarekin kointzidituko du merkatuak, eta aukera ona iruditu zaie bi jarduerak elkar elikatu daitezen.
Kirol proba horri dagokionez ere, ohiko planteamendua mantenduko dute: 18:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, eta 13 kilometro egin beharko dituzte inguruko aldapa eta mendietan barrena. Inskripzioak 12 euro balioko ditu uztailaren 25era arte.
Egun horretan hiru euro garestituko da prezioa, eta lasterketaren egunean izena emateak, aldiz, 20 euro balioko ditu. Izen emate bakoitzetik 2 euro bideratuko dituzte Aretako Herri Kontseilu sortu berria finantzatzera.
Kontzertu eskaintza
Ohikoan bezala, musika eskaintza oparoa ere egongo da. Ostiralean, Aramu eta Zinkha taldeek eta Bidean erromeriak joko dute.
Larunbatean, Aria eta Gautaegun erromeria arituko dira oholtza gainean, eta DJ Masa arduratuko da gaua ixteaz. Igande goizean, Bi Hotsak abesbatzako kideak arituko dira kantuan, eta Biren eta Igor Arzuagaren gaubelarekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak, dantza plazaren ostean.
Jende gaztearen inplikazioa
Jai batzordeko kideak pozik daude Aretako gazteek festetan izango duten inplikazioarekin. “Ping-pong txapelketa antolatuko dute bigarren urtez, eta hankapalu taldea ere sortu dute. Areta Egunean atera ziren lehenbiziko aldiz, eta jaietan buruhandiekin batera aterako dira”.
Dena dela, eskuak ez daude soberan, eta antolatzaileek bizilagun guztiei luzatu diete jai batzordean parte hartzeko gonbita, “gazte zein helduei”.
EGITARAU OSOA
Uztailak 25, osteguna: Santiago Eguna
12:00 // II. Ping pong txapelketa
15:00 // A.G.Ak antolatutako bazkaria
17:00 // ElektrotxarA.G.A
19:00 // Pregoiaren irakurketa eta txupinazoa
19:15 // Aretako eta Sorginlarreneko buruhandien eta trimakoen irteera
19:15 // Kalejira Aretako txistulariekin
19:30 // Pintxo dastaketa C.S.C aurrean
20:00 // Erromeria Gauargirekin
23:00 // Erromeria Jo Ta Ke taldearekin
Uztailak 26, ostirala: Santa Ana
09:00 // XI. Alpitxu mendira igoera
10:00 // Mugarriei bisita
11:00 // XI. Paella txapelketa
12:00 // Meza Santa Anaren omenez
14:00 // Paella txapelketaren sari banaketa
14:00 // Bazkaria, 80 urteko gorakoei omenaldia eta dantzaldia
16:00 // I. Mus txapelketa
16:30 // Umeentzako tailerrak eta jolasak Pinpili Aisialdi Taldearekin
18:00 // Buruhandiak Galtzagorrirekin
18:00 // Ardi txakur lehiaketa Santa Ana zelaietan
19:00 // Herri kirolak
20:00 // Kalejira Aretako trikitilariekin
21:00 // Esku pilota profesionaleko partiduak
22:00 // Berbena nagusi etxearen aurrean
23:00 // Kontzertuak eta erromeria: Aramu / Zinkha / Bidean erromeria
Uztailak 27, larunbata: Santa Anatxu
10:00 // Marmitako txapelketa
11:00 // Puzgarriak C.S.C aurrean
12:00 // Artisau eta baserritar azoka (12:00-15:00 / 16:00-19:30)
12:00 // Igelaren jokoa Aratz tabernaren aurrean
13:00 // Aretako txistulariei V. Omenaldia
13:00 // Laudioko Arloteen bisita
14:00 // Marmitako txapelketaren sari banaketa
17:00 // Arabar bolo joko txapelketa
18:00 // VI. Areta trail lasterketa
18:00 // Apar festa C.S.C aurrean
20:00 // Txokolatada C.S.C aurrean
21:00 // Parrillada herrikoia
21:00 // Dantzaldia C.S.C aurrean
22:30 // Kontzertuak eta erromeria: Aria / Gautegun erromeria / DJ Masa
Uztailak 28, igandea
11:00 // Rafa Olabarria memorialaren esku pilota finalak
13:00 // Bi Hotsak abesbatzaren emanaldia Santa Ana parrokian
13:30 // II.Ping-pong txapelketaren finalak
15:00 // Bazkari herrikoia
17:00 // Umeentzako ginkana
18:15 // Aretako buruhandiak eta trimakoen irteera
19:00 // Dantza plaza
21:00 // Gaubela Biren taldearen eskutik
23:00 // Jai amaiera