Lamuza parkeko Kultura Beharren Erroldaren idazketak “Kultura, komunitatea eta sormena” solasaldiarekin jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2024ko uzt. 6a, 21:00

Hitzaldia datorren asteazkenean izango da 18:00etan Kasinoan; eta Oñatiko “Eltzia” eta Azpeitiko “Kulturaz” proiektuen izaera eta helburuak azalduko dira.

Datorren asteazkenean, uztailak 10, 18:00etan, Lamuza parkeko Kasinoan “Kultura, komunitatea eta sormena” inguruko solasaldi berezi bat egingo da Kultura Beharren Errolda idazten jarraitzeko. Hitzaldian Oñatiko “Eltzia” eta Azpeitiko “Kulturaz” proiektuen izaera eta helburuak azalduko dira, tokian tokiko sormena eta kultura bultzatzeko egiten duten lana partekatzeko asmorekin.

“Proiektu hauek garrantzitsuak dira herriko kultura bultzatu eta aniztasuna zaintzeko, eta horretarako komunitatearen parte-hartzea ezinbestekoa izan da. Solasaldi hau aukera paregabea da bi proiektuak ezagutzeko eta esperientzia horietatik ikasitakoa garrantzitsua izango etorkizuneko Lamuza diseinatzerako orduan. Honela, Lamuza parkea kultura eta sormen jardueren epizentro gisa birpentsatzea eta irudikatzea bilatuko duen parte-hartze prozesua elikatu eta aberastuko du”, adierazi du Ainize Gastaka alkateak.

Solasaldira bertaratzen diren pertsonek Oñatiko "Eltzia" sormen eta kultura zentroan diziplina artistiko ezberdinen bidez bultzatzen dituzten jarduera eta ekimenak ezagutuko dituzte, bai eta “Kulturaz” kooperatiba azpeiztiarrak herriko espazioak kudeatzen duen modua ere, bertako sormena eta kultura sustatzeko.

Izan ere, bi proiektu hauek Laudioren helburu bera dute: komunitateari eta haren sortzaileei baliabideak eta espazioak eskaintzea, beren sormen-lana garatzeko eta gizarteari hurbiltzeko. 

Ekainean abiatu zen Kultura Beharren Erroldari jarraipena ematen dio aurkezpen honek eta etorkizuneko Lamuzarako lehen aletxoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Zumalakarregi etorbidean dagoen kristalezko bulegoa herritarren esku egongo da uztailaren 10 eta 17an 16:00etatik 19:00etara. Bulegoa itxita egotekotan, harremanetan jartzeko aukera egongo da kulturabeharrak@laudio.eus helbide elektronikoaren bidez idatziz, 665 707 773 telefonora deituz edo www.kulturabeharrak.laudio.eus webgunearen bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide