EGITARAU OSOA

Bost egun bizi eta anitz izango dituzte Ugarteko jaiek

Txabi Alvarado Bañares 2024ko uzt. 10a, 08:23

Herri bazkaria izan ohi da Ugarteko jaietako ekintza jendetsuenetako bat. / Txema Sallen

Ia ez da atsedenik hartzeko tarterik egongo uztailaren 31etik abuztuaren 4ra Ugarten, bertako jai batzordeko kideek ekintza andana prestatu baitute auzoko festak ospatzeko. 

Abuztuari ongi etorri beroa egiteko aukera hobezina eskainiko dute Ugarteko Jaiek. Lau egunez luzatuko dira Laudioko auzo horretako festak, uztailaren 31etik abuztuaren 4ra, eta ez da ia atsedenik hartzeko aukerarik egongo, ekintza andana egongo baita. 

Aniztasuna izango da egitarauaren ezaugarri nagusia. Gustu guztietarako jarduerak bildu dituzte programan. Kirolak, adibidez, presentzia nabarmena izango du, Ugarteko Torneo mitikoko finalak jokatuko baitira asteazken eta ostegunean. Larunbatean, aldiz, pilota partiduak eta herri kirolak egongo dira. 

Larunbateko bazkari herrikoiak ere jende andana bilduko duela aurreikusi daiteke, aurreko urteetan izan duen harrerari erreparatuta. Hala ere, gauean pilatuko da jende gehien seguraski, ehunka lagun igotzen direlako urtero parranda egitera, Laudiotik eta eskualdeko gainontzeko herrietatik. 

DJ Bafol arduratuko da asteazken eta osteguneko gauak girotzeaz. Ostiralean Lur, Gautaegun erromeria eta HBNk joko dute, eta larunbatean Iraun, Akerbeltz erromeria eta DJ Masa izango dira jaia goizeko ordu txikiak arte luzatzeaz arduratuko direnak. 

EGITARAU OSOA

Uztailak 31, asteazkena

09:00 // Herriko plazatik hasita kalejira Lankaietako Lagunak taldearen eskutik
12:00 // Meza elizan
15:00 // Sukalki bazkari herrikoia Gorbea tabernan. Tiketak tabernan bertan salgai uztailaren 28ra arte
17:00 // Benjamin mailakoen futbito txapelketaren finala
18:00 // Alebin mailakoen futbito txapelketaren finala
19:00 // Infantil mailakoen futbito txapelketaren finala
19:30 // Kun Kun batukada auzotik
20:00 // Jai hasierako txupinazo iragarlea 
20:30 // Kadete mailakoen futbito txapelketa finala
21:30  // Umorezko bakarrizketak
22:30 // DJ Bafol 

Abuztuak 1, osteguna

16:00 // Tute Txapelketa Ugarte tabernan. Izen-ematea 15:30ean tabernan
18:00 // Jubenil mailakoen futbito txapelketaren finala
19:00 // Senior mailakoen futbito txapelketaren 3. eta 4. postuak
19:30 // Arboledako Trikitixa taldearen kontzertua txosnagunean
20:00 // Senior mailakoen futbito txapelketaren finala
Jarraian, sari banaketa
20:30 // Sardinada Auzolan taldearen eskutik
22:30 // DJ Bafol

Abuztuak 2, ostirala

11:00-13:30 // Umeentzako ekintzak Basoa espazioan Kirikiño taldearen eskutik
16:30 // Mus Azkar txapelketa Gorbea tabernan. Izen-ematea tabernan bertan 16:00etan
17:30-19:30 // Umeentzako guneak eta puzgarriak futbito zelaian Kirikinoren eskutik
19:30 // Talo tailerra Auzolan taldearen eskutik
20:00 // Igel txapelketa
21:00 // Zumba Izaskun del Cerroren eskutik
23:00 // Kontzertuak: Lur, Gautaegun erromeria, HBN

Abuztuak 3, larunbata

10:00 // Baserritar eta artisau azoka
11:00 // Pilota partiduak Lamuzako frontoian Herriaren taldearen eskutik.
Laudioko neska-mutilen 3 binakako partidu eta nagusien lehenengo mailako banakako 4 ½ partidua
13:00 // Poteoa Arloteen eskutik
15:00 // San Inazio bazkari herritarra (Tiketak Ugarteko tabernetan salgai).
Jarraian, briska txapelketa eta futbolin txapelketa
18:00 // Buruhandiak Galtzagorriren eskutik
20:00 // Herri kirolak futbito zelaian  (Izen ematea 19:30ak arte)
23:00 // Kontzertuak: Deriba, Akerbeltz eta DJ Masa

Abuztuak 4, igandea

13:00 // Tortilla txapelketaren aurkezpena txosnagunean eta sari banaketa
13:30 // Poteoa Aretako Txistularien eskutik 
18:00 // Bizkotxo txapelketaren aurkezpena eta jarraian sari banaketa
19:00 // Dantza plaza Itxarkundia dantza taldearen eskutik
20:00 // Odoloste jana Auzolan taldeak antolatua txosnagunean
21:00 // Dantzaldia Baisala taldearekin
23:30 // Jai bukaerako traka 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide