Areta Trail lasterketak seigarren edizioa izango du uztailaren 27an hango jaien testuinguruan, ohikoan bezala. 13 kilometroko ibilbidea proposatuko dute antolatzaileek eta 750 metroko desnibela, mendian korrika egitea gogoko dutenentzat.
Urtero bezala, abiapuntua eta helmuga Aretako zubian kokatuko dute, baita bi horniketa puntu ere ibilbidean zehar. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea hemen egin daiteke, 15 euro ordainduta. Egunean bertan eginez gero, prezioa 20 eurokoa izango da. Inskripzio bakoitzeko bi euro bideratuko dizkio kirol taldeak Aretako Herri Kontseiluari.
Dena den, norbaitek doan lehiatu nahi badu erronkan, aukera izango du Aiaraldea Komunikabideak abiatu duen zozketan parte hatzeko. Uztailaren 18an amaituko da 15:00etan.