Laudioko kamioien aparkalekuko langileak kaleratzeko arriskuan daudela salatu du ELAk

Erredakzioa 2024ko uzt. 11a, 19:12

Estacionamientos y Servicios enpresako Laudioko parkingeko sei langileak hitzarmena hobetzeko bidean zeudela euren lanpostuak kolokan egon daitezkeela jakinarazi die Laudioko Udalak.

Laudioko Arantzar kalean dagoen kamioien aparkalekuak sarbidea kontrolatzen duten sei langile ditu, Estacionamientos y Servicios enpresaren kide direnak. Azkenengo bi hilabeteetan txandakako grebak egin dituzte, “euren egoera prekarioa salatzeko”, estatu-mailako hitzarmena baitute, eta gutxieneko soldata kobratzen dute guztiek.

Astelehen honetan, hilaren 8an, beste hiru asteko grebari  ekin diote. Izan ere, hitzarmena lortzeko bidean Udalarekin biltzeko asmoa zuten, baina, horrek, aldiz, zerbitzua eguneratu nahi du, eta aparkaleku barrutian etengabeko zaintza-sistema txertatu. ELAren arabera, aldaketa horrek eragin zuzena izan dezake lizitazioan, “ez baita aurreikusten egungo lanpostuek subrogazio-aukerarik izango dutenik zerbitzu berriaren kontratazioan”.

Sindikatuak Udalaren jarrera salatu du “grebalarien lan-baldintzak ez hobetzeaz gain, greba egin ondoren langileak kaleratzeko erabakia hartu” duelako. Ildo horretan, beraz, kaleratze arriskua eteteko eta lan-baldintzak hobetzeko mobilizatzen jarraituko dute kamioien aparkalekuko langileek, behintzat uztailaren 30era arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide