Ostiraleko gauerdian sua piztu zen Laudioko Larra auzuneko baserri baten etxolan. Suhiltzaileak heldu zirenerako sugarrak oso zabalduta zeuden eta, ondorioz, ezin izan zuten ekidin barruan zeuden gauzak erretzea -traktore bat barne-.
Egitura bera ere nahiko kaltetu zen eta zenbait habe tolestu ziren. Hori bai, bizilagunek ez zuten zauririk pairatu.
Incendio en cobertizo de aperos agropecuarios. Parques de Laudio y Nanclares trabajando en la extinción. LAUDIO pic.twitter.com/CQjnWUuHT4
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) July 13, 2024
Berez, Laudioko eta Langraitzeko suhiltzaileak mobilizatu zituzten eta hasierako esku-hartzeak gaueko 04:00ak arte iraun zuen. Behin hori bukatuta, talde bat geratu zen eguerdira arte, tokia ureztatzen noizero.
Suhiltzaileen parkeko telefonoak ez daude erabilgarri
Suhiltzaileen parkean egiten ari diren lanen ondorioz, lantokia Gardeara mugitu dute, baina orain arte eskuragarri zeuden telefono finkoak ez daude funtzionamenduan jadanik. Hortaz, edozein larrialdi egonez gero, onena da zuzenean 112 telefono zenbakiarekin harremanetan jartzea.