Herri bazkariaren prestatzaileak omenduta hasi dira Aretako jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2024ko uzt. 25a, 20:33

Igandera arte luzatuko da egitaraua. Hemen ikusi daitezke ostiraleko ekintzak, hemen larunbatekoak eta hemen igandekoak. 

Hasi dira Aretako jaiak. Arratsaldeko zazpietan piztu dute festari hasiera emateko suziria Kultur etxeko balkoitik. Hala ere, giroa goizetik egon da, ping-pong txapelketari eta Gazte Asanbladak antolatutako bazkari zein kalejirari esker. 

Lehen suziria piztu baino lehen omenaldia egin diete herri bazkaria prestatzeaz arduratzen diren pertsonei. Azaldu dutenez, 15 urte baino gehiago daramate igandeko otordua egiten, eta nabarmendu dute talde-lana dela ekimen horren funtsa. 

Igandera arte luzatuko dira ospakizunak. Hemen ikusi daiteke ostiraleko egitaraua, hemen larunbatekoa eta hemen igandekoa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide