Futbito txapelketen finalak protagonista Ugarteko jaien lehen egunean

Erredakzioa 2024ko abu. 1a, 10:51

Sukalki bazkari herrikoia, Kun-kun batukadaren kalejira edota umorezko bazkarrizketak egon ziren txupinazoa baino lehen eta ostean.

Hasi dira Ugarteko jaiak. Atzo piztu zuten festari hasiera emateko suziria auzoko plazan, arratsaldeko zortzietan. Giroa, baina, nahiko bero zegoen ordurako, eta ez soilik eguraldiagatik. Hainbat bizilagun bildu ziren arratsaldeko hiruretan Gorbea tabernan, sukalki bazkari herrikoiaz gozatzeko. 

Arratsaldean, aldiz, futbito txapelketak hartu zuen protagonismo gehiena, Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete kategorietako finalak egin baitziren. Benjamin mailan, Ibaiondo eta Aresketa on Fire taldeak lehiatu ziren, eta azken hori gailendu zen, 1-2ko emaitzarekin. Alebinei dagokienez, Amurriako eta Txingurriak Okondo taldeek jokatu zuten partidua, eta Okondokoek irabazi zuten 4 gol sartu baitzituzten eta bakarra jaso. Olimpique de Mareo eta Luyamu infantilen ordua heldu zen ondoren, eta Luyramuren esku geratu zen norgehiagoka. 3-1 irabazi baitzuten.  

Arratsaldeko 20:00etan, baina, atsedenaldia hartu zuten finalek, orduantxe heldu baitzen jaiei hasiera ofiziala eman zien txupinazoa. Futbol-zelaitik bertatik jaurti zuten. Horren ostean jokatu zuten eguneko azken finala, kadete mailakoa, eta Amurrioko Montepinar Lions taldea gailendu zen Cuidado que resbala-ren kontra, 4-2ko emaitza lortuta.

Kun-kun batukadaren kalejirarekin, umorezko bakarrizketekin eta DJ Bafolen emanaldiarekin amaitu zen atzoko eguna. 

Pregoiaren protagonistak San Ignazio kuadrillakoak izan ziren eta Aingeru Olabarrieta Athletic Clubeko jokalari gazteak banatu zituen futbito txapelketako garaikurrak.

Igandera arte luzatuko dira Laudioko auzo horretako jaiak, egiatarau oparoarekin:

Abuztuak 1, osteguna

16:00 // Tute Txapelketa Ugarte tabernan. Izen-ematea 15:30ean tabernan
18:00 // Jubenil mailakoen futbito txapelketaren finala: Kaska vs. FC McReso
19:00 // Senior mailakoen futbito txapelketaren 3. eta 4. postuak: Iguarrako vs.Pasostan
19:30 // Arboledako Trikitixa taldearen kontzertua txosnagunean
20:00 // Senior mailakoen futbito txapelketaren finala: Ugarteko vs. Super
Jarraian, sari banaketa
20:30 // Sardinada Auzolan taldearen eskutik
22:30 // DJ Bafol

Abuztuak 2, ostirala

11:00-13:30 // Umeentzako ekintzak Basoa espazioan Kirikiño taldearen eskutik
16:30 // Mus Azkar txapelketa Gorbea tabernan. Izen-ematea tabernan bertan 16:00etan
17:30-19:30 // Umeentzako guneak eta puzgarriak futbito zelaian Kirikinoren eskutik
19:30 // Talo tailerra Auzolan taldearen eskutik
20:00 // Igel txapelketa
21:00 // Zumba Izaskun del Cerroren eskutik
23:00 // Kontzertuak: Lur, Gautaegun erromeria, HBN

Abuztuak 3, larunbata

10:00 // Baserritar eta artisau azoka
11:00 // Pilota partiduak Lamuzako frontoian Herriaren taldearen eskutik.
Laudioko neska-mutilen 3 binakako partidu eta nagusien lehenengo mailako banakako 4 ½ partidua
13:00 // Poteoa Arloteen eskutik
15:00 // San Inazio bazkari herritarra (Tiketak Ugarteko tabernetan salgai).
Jarraian, briska txapelketa eta futbolin txapelketa
18:00 // Buruhandiak Galtzagorriren eskutik
20:00 // Herri kirolak futbito zelaian  (Izen ematea 19:30ak arte)
23:00 // Kontzertuak: Deriba, Akerbeltz eta DJ Masa

Abuztuak 4, igandea

13:00 // Tortilla txapelketaren aurkezpena txosnagunean eta sari banaketa
13:30 // Poteoa Aretako Txistularien eskutik 
18:00 // Bizkotxo txapelketaren aurkezpena eta jarraian sari banaketa
19:00 // Dantza plaza Itxarkundia dantza taldearen eskutik
20:00 // Odoloste jana Auzolan taldeak antolatua txosnagunean
21:00 // Dantzaldia Baisala taldearekin
23:30 // Jai bukaerako traka 

Argazkiak: Antonio Crespo eta Txema Sallen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide