Gaur 14:25ean auto istripua gertatu da A-625 errepidean, zehazki, Laudioko herrigunean Gardea auzoan.
Bi ibilgailuk talka egin dute eta, ondorioz, errepideko errail batean geratu dira, trafikoa oztopatzen. Une hauetan Ertzaintza ari da bideratzen autoen joan-etorriak eta ilara txikiak sortzen ari dira.
Poliziak azaldu du bi herritar eraman behar izan dituztela anbulantziek Usansoloko eta Gurutzetako ospitaletara.