Herri bazkariak ohitura bilakatzen dira laudioarrentzat jaiek dirauten bitartean. Izan ere, aukera hobezina dira kuadrillakoekin zein beste herritarrekin elkartzeko eta giro paregabean eta prezio merkean bazkaltzeko. Ia egunero dute laudioarrek jai giroa gauera mugatu ez eta eguerditik jada festarekin hasteko aukera. Izan ere, aurten, abuztuaren 16, 17, 21 eta 22rako antolatu dituzte herriko hainbat eragilek bazkariak. Baina hainbeste hitzordu, kokaleku eta abarrekin burua nahasi ez dezazuen, jarraian bildu ditugu bazkari bakoitzera joateko beharrezko informazioa:
Abuztuaren 16an, San Roke egunean
- Gazte Asanbladak antolatutako herri bazkaria. 14:30ean izango da, txosnagunean. Tiketak salgai daude Ilargi eta Sorgin tabernetan, 6 eurotan.
- Antzinako lagunarteen bazkaria. 15:00etan izango da, Institutuko patioan. Gorka, Ilargi eta Iluntze tabernetan eskuratu daitezke tiketak, eta 29 euroko prezioa dute.
Abuztuaren 17an, San Rokezar egunean
- Atzoko gazteen bazkaria. 14:00etan izango da, institutuko patioan. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eman daiteke izena, abuztuaren 12a arte, 13:00etatik 14:30etara. Doakoa da eta Laudion erroldatutakoek bakarrik eman dezakete izena.
- Gure gaurko gazteen bazkaria. 14:00etan izango da, Lamuza parkean. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eman daiteke izena, abuztuaren 12a arte, 13:00etatik 14:30etara bitartean. Doakoa da eta Laudion erroldatutakoek bakarrik eman dezakete izena.
Abuztuaren 21ean, Berakatz egunean
- Herri bazkaria, Suziri Jai Batzordeak antolatuta. 15:30ean izango da, Lamuza parkean. 5 euroko prezioan jarriko dira tiketak salgai, Capucci Katua eta El Lio tabernetan, abuztuaren 12tik aurrera.
Abuztuaren 22an, Kuadrillen egunean
- Suziri-Jai Laudioko Jai Koordinakundeak antolatutako bazkari jendetsua Aldai plazan izango da, 14:30ean. Tiketak dagoeneko salgai daude El Lio eta Capucci Katua tabernetan, 5 eurotan.