Larunbat gauean bi ibilgailutan sartu ziren barruan zeuden gauza baliogarrien bila. Autoetako bat Arza poligonoan zegoen aparkatuta eta bestea Errotari kalean.
Lapurrek prozedura bera erabili zuten bi kasuetan: atzeko kristal txikia apurtzea, ate hori irekitzea eta barrukoa espazioa arakatzea objektu baliogarrien bila. Dena den, autoetako batean gutxienez ez zuten ezer topatu.