EGITARAU OSOA

Laudioko jaietako egitarau osoa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 17:15

Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du txupinazoa. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 15etik 17ra eta 21etik 25era luzatuko dira aurtengo sanrokeak.

Hamar egun baino ez dira falta Laudioko jaiak hasteko, eta Udalak plazaratu berri du festen egitarau osoa. Tokiko erakundeak zehaztu duenez, 160 jarduera baino gehiago egongo dira jaietako 8 egunetan zehar. 

Duela bi aste eman zituzten jaiei buruzko beste hainbat xehetasun: Itzelak kuadrillako kideak izango dira txupineroak, 30 urte bete baitituzte aurten. Pregoia irakurtzeaz, aldiz, gaitero taldea arduratuko da. Horrez gain, eraso matxisten aurkako protokolo eta telefonoa ere egongo direla jakinarazi zuen tokiko erakundeak.

Barrakak

Barraketan prezio herrikoiak egongo dira abuztuaren 20 eta 26an, 1,5 euro bidai bakoitzeko. Hilaren 18, 10 eta 26an, aldiz, musika eta argiak kenduko dituzte 17:00etatik 19:00etara, hipersentikortasun sentsoriala duten pertsonen ongizatea bermatzeko.

Txupinazoa, zuzenean

Aiaraldea Komunikabideak jaien jarraipen berezia egingo du egun guztietan. Horrenbestez, txupinazoaren zuzeneko emisio berezia egingo du udaletxeko balkoitik, 11:30etatik aurrera.

Hemen ikusi daitezke iazko jaiek utzitako bideoak:

EGITARAU OSOA

Abuztuak 14, asteazkena

19:00 // Jaiak iragartzeko pregoiaren irakurketa
Herriko plazan, Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik. Arloteek girotuko dute ekitaldia

19:30 // Ardoa aforatzea
Udaletxe zaharreko arkupeetan, Erroke Deuna Kofradiaren eskutik

Abuztuak 15, osteguna: Txupinazo eguna

08:30 // Aire zabaleko XXVI. Pintura Lehiaketa
Herri gosaria

10:00 // Alberto Acero plazan, Baldarrak kuadrillaren eskutik

11:30 // Beldur Barik gunea
Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko mahai informatiboak
Batzalarrin kalean

11:30 // Party Carro kalejira 
Aparrezko kanoia, argiak eta soinua herriko erdigunetik, Suziri Jai Batzordeak antolatuta

11:30 // Kalejira Kolpez Blai batukadarekin
Suziri Jai Batzordeak antolatuta

12:00 // Txupinazoa Udaletxeko balkoitik, Itzelak kuadrillaren eskutik. Jarraian, kalejira herrian barrena. Arloteek omenaldia egingo diote Ruperto Urkijori Lamuza plazan

13:00 // DJa eta aparraren festa eta musika animazioa Beti-jai fanfarrearekin
Zumalkarregi etorbidean

13:00 // Txosnen irekiera
Txosnagunean

13:30 // Erromeria Iratzar taldearekin
Txosnagunean

13:30 // Diskofesta 1970-1990 hamarkadetako musikarekin eta talo-txosna
Zubiko Kurajo eta Araba kaleetan jai kuadrilla historikoen eskutik

15:00 // Hotel Ruido taldea
Zubiko Kurajon jai kuadrilla historikoen eskutik 

15:00 // Kaos in Pompeya jaialdia
Lamuza parkean

16:30 // Party Carro kalejira
Aparrezko kanoia, argiak eta soinua herriko erdigunetik jai kuadrilla historikoen eskutik

16:30 // Ski-taula eta txorizo-opilak
Azkenak kuadrillak antolatuta

17:00 // Pablo Líquidoren kontzertua
Alberto Acero plazan

17:00-00:00 // DJ Ruba
Zubiko Malekoian

17:30 // Aire Zabaleko XXVI. Pintura Lehiaketaren sarien banaketa
Udalbatza aretoan

19:00 // Pausa antzezlana
Lamuza plazan

19:30 // Musika animazioa
Beti-jai fanfarrearekin

21:00 // Fórmula V taldearen kontzertua
Herriko plaza

22:30 // Erromeria Akerbeltz taldearekin
Txosnagunean

23:00 // Zezensuzkoa
Herriko plazan

23:00 // DJ emanaldia 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetako musikarekin
Alberto Acero plazan

00:00 // Alkohol-kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina
Alberto Acero plazan

Abuztuak 16, ostirala: San Roke

08:30 // Alborada Arloteekin

09:00 // Kalejira
Lankaietako Lagunak txistulari taldearekin

10:00 // Kalejira
Ekin Joleak txistulari taldearekin

11:00 // Diana
Laudioko Gaiteroekin

11:00 // Herri-krossfita adin guztietarako
Lamuza parkean

11:00 // San Rokeren omenezko meza
Lamuzako Done Petri elizan

11:00 // Familia gunea 
Txosnagunean

11:00 // Potxin-Patxinen umeentzako emanaldia
Herriko plazan

12:15 // Ohorezko pitxerren banaketa
Lamuzako Done Petri elizan Erroke Deuna kofradiaren eskutik

12:30 // Entzierroa eta bigantxak
16 urtetik gorakoentzat 

12:30 // Animazioa
Laudioko Gaiteroen taldearekin

12:45 // San Roke musika elkartearen kontzertua
Aldai plazan

13:00 // Kalejira txistulariekin
Herriko kaleetatik, kuadrilla historikoek antolatuta

13:00 // Zutik elektrotxarangarekin kalejira
Herriko kaleetan

14:30 // Herri bazkaria 
Laudioko Gazte Asanbladaren eskutik

15:00 // Kuadrilla historikoen herri-bazkaria
Institutuko jolastoki estalian

16:30 // Zelai errea
Lamuza parkeko kirol anitzeko zelaian, Azkenak kuadrillaren eskutik

17:00 // Diskofesta-karaokea
Institutuko jolastokian

17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia
Herriko plazatik

18:00 // Laudio Conquis
Lamuza parkean Jalgi kuadrillaren eskutik

18:00 // Herri kirolak
Aldai plazan Arrizkuzubi taldearen eskutik

18:00 // DJ Ismeder
Alberto Acero plazan

18:00 // Aurresku Txapelketa
Herriko plazan, Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik

19:00 // Fandango eta Arin-arin Txapelketa
Herriko plazan, Itxarkundia Dantza Taldearen eskutik

19:00 // Finito infinito antzezlana
Lamuza plazan

20:00 // Sakatu elektrotxaranga eta barbakoa ibiltaria
San Rokeko aldapatik, Zoroak eta Zirikarekin

20:30 // Dantzaldia Maturen eskutik 
Alberto Acero plazan

22:30 // Zezensuzkoa
Herriko plazan

23:00 // El Drogasen kontzertua 
Zumalakarregi etorbidean

23:00 // Arrotzak, Ithaka eta DJ Salda Badago 
Txosnagunean

Abuztuak 17, larunbata: San Rokezar eguna

08:00 // Arrautzopilen eta untxi gisatuaren XLV. Txapelketa Gastronomikoa
Aldai plaza, Rakataplarekin

09:00 // Kalejira
Lankaietako Lagunak taldearekin

10:00-14:00 // Umeentzako parkea
Lamuza parkean

10:00 // Txirrindularitza proba
Zumalakarregin, Laudioar Txirrindularitza Elkartearen eskutik

11:00 // Ginkana
Lamuza plazan

11:00 // Familia-gunea: zirku tailerra
Txosnagunean

11:00 // Diana
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

12:00 // Meza
Lamuzako Done Petri eliza

12:00 // Kalejira
San Roke Musika Elkartearen eskutik

12:30 // Entzierroak eta bigantxak
16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa
Laudioko Gaiteroekin

12:30 // Voces Riberas taldea 
Aldai plazan, Rakataplak antolatuta

13:00 // Musika-poteoa
Batzalarrin kalean

13:00 // Yogurinha Borova
Txosnagunean

13:15 // Txirrindularitza probaren amaiera
Arrañon (sari banaketa Alberto Acero plazan)

14:00 // Atzoko gazteen bazkaria eta dantzaldia
Institutuko jolastoki estalian

14:00 // Gure gaurko gazteentzako bazkaria (5-16 urte artekoentzat) 
Lamuza parkean

16:00 // Molto GP Txapelketa
Aldai plazan, Txindoki taldearen eskutik

16:00-18:30 // Umeentzako parkea
Lamuza parkean

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira
Herriko plazatik, Galtzagorri, Laudioko Gaiteroak eta Lankaietako lagunak taldeekin

18:00 // Cluedo-poteoa
Txosnagunetik, Bihurriak kuadrillaren eskutik

18:00 // Animazioa
Laudioko Gaiteroekin

18:30 // GO!azen 
Herriko plazan

19:00 // LJ 75/ ST 75 antzezlana
Lamuzako frontoian

19:30 // Burbuilak taldearen kontzertua 
Alberto Acero plazan

20:30 // Alarma Morea taldearen kontzertua 
Alberto Acero plazan

20:30 // Jai tematikoa
Galtzagorri kuadrilla

21:00 // Matx
Alberto Acero plazan

22:00 // Beldurraren ibilbidea 
Lamuza parkeko sarreratik. 12-16 urte bitarteko gazteentzat, Oihala Zabaltzen taldearen eta herriko boluntarioen laguntzarekin

23:00 // Kali-pong
Institutuan, Suziri Jai Batzordearen eskutik

23:00 // Boney M taldearen kontzertua
Zumalakarregin

23:00 // Txopet, Nakar eta DJ Bitterkas
Txosnagunean

Abuztuak 19, igandea

10:00 // Ibilgailu klasikoen, 
kirol-ibilgailuen eta ibilgailu berezien kontzentrazioa
Aldai plazan, Arkabex San Roke Racing klubarekin

11:00 // Jakemate musika-taldea
Aldai plazan, Arkupe tabernaren eskutik

Abuztuak 21, asteazkena: Berakatz eguna

10:00 // Aldibereko xake partidak
Aldai plazan, Laudio Xake Taldeak eta Basalarrinak antolatuta

10:30 // Laudioko jaialdia eskupilota partidak
Lamuzako frontoian, Herriaren elkartearen eskutik

11:00-14:30 // Txu-txu trena
Herriko kaleetan barrena

11:00 // 3x3 Hockey Txapelketa
Lamuza parkeko erabilera anitzeko kantxan, Ganbegi 6-2 taldearen eskutik

11:00 // Txupina, kalejira eta luntx herrikoia
San Roke nagusien egoitzatik, Untzueta taldearen eskutik

11:00 // Familia-gunea: serigrafia tailerra eta jolasak 
Txosnagunean

12:00 // Umeentzako pintxo hotzen lehiaketa (5-16 urtekoentzat, kategoria ezberdinetan)
Aldai plazan

12:00-18:00 // Scape Room-a
Lamuza plazan

15:30 // Herri bazkaria
Lamuza parkean, Suziri Jai Batzordearen eskutik

17:00-19:30 // Txu-txu trena
Herriko kaleetan barrena

17:00 // XXVII. Sanroke Hockey Txapelketa
Gardeako kiroldegian, Ganbegi 6-2ren eskutik

17:00 // Padel partida amerikar herrikoiak
Laudio Padel Klubaren eskutik, Gardean

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira
Herriko plazatik, Galtzagorri, Laudioko Gaiteroak eta Lankaietako lagunak taldeekin

17:00 // Flan-xurga lehiaketa
Lamuza parkean, Hontzak kuadrillaren eskutik

18:00 // Animazioa 
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

18:30 // Dantza plaza
Eingo taldearekin
Aldai plazan

19:00 // Historias de dos dantza emanaldia
Lamuza plazan

19:00 // Asfaltoaren azpian, euria antzezlana (1. saioa)
Lamuzako frontoian, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eskutik

19:00 // Kantukada
Parketik

20:30 // Altzar Hadi taldearen kontzertua
Alberto Acero plazan

21:00 // Asfaltoaren azpian, euria antzezlana (2. saioa)
Lamuzako frontoian, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eskutik

21:30 // Koadriga-lasterketa
Txosnagunean

22:00 // Pirulo Txou ikuskizuna
Herriko plazan

23:00 // Zumba
Txosnagunean

Abuztuak 22, osteguna: Kuadrillen eguna

10:00-14:00 // Umeentzako parkea
Lamuza parkean

11:00-14:00 // Zezen mekanikoak, erratz-makinak eta surf taula
Herriko plazan

11:00 // Familia-gunea: ohe elastikoak eta ur-jolasak
Txosnagunean

12:00-18:00 // Scape Room-a
Lamuza parkean

13:00 // Abarka jaurtiketa
Aldai plazan, Eztandak kuadrillaren eskutik

13:00 // Bilbotxeros Band musika taldearen kontzertua
Alberto Acero plazan

14:30 // Kuadrillen bazkaria
Aldai plazan, Suziri Jai Batzordeak antolatuta, Bilbotxeros Band-ekin

16:00 // Laudio’s Got Talent
Aldai plazan, Ainubeak kuadrillaren eskutik

16:30-19:00 // Umeentzako parkea
Lamuza parkean

18:00 // MHK (Muturreko herri-kirolak)
Zezen-plazan, Zoroak Inkurtul Taldearen eskutik

18:00 // Animazioa
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

19:00 // Benditas antzezlana eta Shot the target dantza emanaldia
Herriko plazan

19:00 // Umeentzako emanaldia
Gora Bihotzakekin
Lamuza plazan

19:00 // Zaldi-probak: San Roke Saria
San Roke probalekuan, Lauzaldi Kirol Klubaren eskutik

19:00-22:00 // Indarkeria matxista prebenitzeko Beldur Barik mahai informatiboak
Batzalarrin kalean

20:00 // Kalejira
Zezen-plazatik, Okerrak kuadrillaren eskutik

20:00 // Mariachis Los Tenampas taldearen emanaldia
Alberto Acero plazan

20:30 // Plancton taldearen kontzertua
Batzalarrin kalean, Ilargi eta Gorka tabernen eskutik

21:00 // DJ Blessive
Aldai plazan

23:00 // Tremenda Jauria taldearen kontzertua
Herriko plazan

23:30 // BOTH, Moonshine Wagon eta Muxutruk erromeria
Txosnagunean

Abuztuak 23, ostirala: Baserritar eguna

09:00 // Tokiko ekozileen eta artisauen azoka
Aldai plazan eta Herriko plazan

11:00 // Kalejira Joaldunekin
Herritik

11:00 // Umeentzako herri-kirol jolasak
Zumalakarregin

11:00 // Familia-gunea: puzgarri eta jolasak
Txosnagunean

11:00 // Seniorren eta emakumezkoen San Roke bolakeku sari handia San Roke udal-probalekuan, Ruperto Urquijo Bolatoki Klubaren eskutik

11:00-22:00 // Scape Room-a
Lamuza plazan

12:00 // Itxarkundiaren dantza erakustaldia
Aldai plazan

12:00 // Musika animazioa trikiti doinuekin
Herriko kaleetan

12:00 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketaren inaugurazioa
Kulturlaben lokalean

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat
Musika animazioa Kittu taldearekin
Herriko kaleetatik

13:00 // Igel-toka Txapelketa
Batzalarrin kalean, Basalarrinak antolatuta

13:00 // Pintxo-dastatzea Lamuzako Done Petri Elizan, Zintzarriak kuadrillaren eskutik

14:30 // Herri bazkaria
Institutuko jolastokian, Zintzarriak kuadrillaren eskutik. Txartelak goizeko hamarretatik aurrera egongo dira salgai

16:30 // Gynparta
Aldai plazan, Txinpartak kuadrillaren eskutik

17:00 // Erraldoi eta buruhandien ibilaldia 
Galtzagorriren, Lankaietako Lagunen eta Laudioko Gaiteroen laguntzarekin

17:30 // Zirkinik Bez taldearen musika emanaldia
Herriko plaza

18:00 // Seniorren eta emakumezkoen San Roke Bolaleku Sari Handia San Roke udal-bolalekuan, Ruperto Urquijo Bolatoki Klubaren eskutik

18:00 // Animazioa
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

18:30 // Artzain-txakurren Bixente Urkijo erakustaldia
Lamuza parkean, Arate Elkartearen eskutik

18:30 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketa
Kulturlaben lokalean

19:00 // Izarren Hartza antzezlana
Lamuza parkean

19:00 // Idi-probak
San Roke probalekuan, Lauzaldi Kirol Klubaren eskutik

20:00 // Korrontzi Band eta San Roke Musika Elkartearen kontzertu bateratua
Alberto Acero plazan

20:00 // Kalejira eta bokatada
Aldai plazatik abiatuta, Itzelak kuadrillak antolatuta

23:00 // Zetak taldearen kontzertua
Zumalakarregi etorbidean

23:00 // Eire, Guda Dantza eta Xaukena Xauk taldeen kontzertua
Txosnagunean

Abuztuak 24, larunbata: Odoloste eguna

11:00 // Orientazio-probak 
Herriko Plazatik

11:00 // Familia-gunea: umeentzako jolasak 
Txosnagunean

11:00 // Diana
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

11:00-22:00 // Scape Room-a  
Lamuza plazan

12:00 // Kalejira kubatarra 
Herriko kaleetan, Baisalaren eskutik

12:00 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketa 
Kulturlaben lokalean

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 
16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

13:00 // Gildas musika taldearen kontzertua 
Alberto Acero plazan

13:00 // Animazioa 
Arloteen eta Ekin Joleak txistulari taldearen eskutik

13:00 // Erruki Jauna
Donde Yuri tabernan

13:00 // Wallas Magoa
Txosnagunean

16:30 // Bola-joko arabarra: San Roke Txapelketa 
Lamuza parkeko bolalekuan, Laudioko Pasabolo Klubaren eta Bolo Alavés taldearen eskutik

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira
Galtzagorriren eta Laudioko gaiteroen eskutik

17:00 // San Roke Txapelketa: Athletic Club-Bizkerre Ellakuriko futbol zelaian, Altzarret Kirol Elkartearen eskutik

18:00 // Animazioa
Laudioko Gaiteroekin

18:30 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketa
Kulturlaben lokalean

19:00-22:00 // Beldur Barik: Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko mahai informatiboak 
Batzalarrin kalean

18:00 // DJ Alta
Zubiko malekoian

19:00 // Odoloste-jana 
Institutuan, Erroke Deuna Kofradiak antolatuta

21:00 // Kalejira punkzaharrak elektrotxarangarekin 
Herriko kaleetan

22:00 // Círculo antzezlana 
Alberto Acero plazan

23:00 // Estrella del norte orkestraren berbena 
Herriko plazan

00:00 // Preso eta iheslarien aldeko kalejira
Geltokiko zubitik

00:15 // Kalejira 
Aldai plazatik, Intziriak kuadrillaren eskutik

01:00 // DJ Bad Sound Sister eta DJ Reimy Txosnagunean

Abuztuak 25, igandea: Kofradiaren eguna

11:00 // Jolas tradizionalak
Lamuza plazan, Kirikiñoren eskutik

11:00 // Animazioa 
Laudioko Gaiteroen eskutik

11:00 // Prozesioa eta meza
Santa Luzia abesbatzaren eta Ekin Joleak taldearen emanaldiekin

12:00 // Animazioa
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

12:00 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketa
Kulturlaben lokalean

12:00 // Erraldoien elkarretaratzea
Herriko plazan

12:30 // Entzierroa eta bigantxak 16 urtetik gorakoentzat

12:30 // Animazioa
Laudioko Gaiteroak taldearen eskutik

12:45 // San Roke musika elkartearen kontzertua
Aldai plazan

13:00 // Musika-animazioa Euskorleans
Herriko kaleetan

14:00 // Erroke Deuna kofradiaren bazkaria
Institutuan

17:00 // Erraldoi eta buruhandien kalejira
Galtzagorriren eta Laudioko Gaiteroen eskutik

18:30 // Pro Kulturala Lab Laudio erakusketa
Kulturlaben lokalean

20:30 // Joselu Anayak taldearen kontzertua
Alberto Acero plazan

23:30 // Kalejira eta Roketxu maskota erretzea
Herriko plazan
Ñorrala kuadrillarekin

00:00 // Jaien amaiera txupina

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide