Iganderako aurreikusitako tenperatura altuei aurre egin ahal izateko, Laudioko Udalak hainbat neurri hartuko dituela iragarri du, herritarrei beroari aurre egiteko tresnak emateko.
Ildo horretan, hartutako neurriak abuztuaren 11n bakarrik ezarriko dira:
- Osoko Bilkuren Aretoa irekita egongo da.
- Eliza goizeko 08:00etatik 22:00etara egongo da zabalik (meza-orduetan izan ezik).
- Udal igerilekuen ordutegia luzatuko da, eta gainera 1,45 €-ko prezio berezia izango dute.
Era berean, Udalak gomendatu du arreta berezia jartzea Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei.