Argazkilari afizionatu eta altruista sutsua da, eta hainbat hamarkadatan zehar Laudio eta bertako jendearen argazki eta bideo ugari egin ditu, dagoeneko ez dagoen herri baten edo gure kale eta mendien bilakaera kotidianoaren lekukotza grafiko eta bisual ugari jasoz (formatu panoramikoetan zein hegazkinez, grabazio edo argazkietan).
2023ko urtarrilaren 26an, “48ko uzta” laudioar elkarteak bere lanari egindako omenaldia jaso zuen, eta jada 2006an Laudioko Erroke Deuna Kofradiaren urrezko Pitxerra ere jaso zuen horregaitik ere.
Horma-irudiak ondare bisual horren zati bat jasotzen du, argazkilariak berak aukeratua eta egina, eta parentesi herrikoi eta hurbil txiki bat da, gure herriko jai-hilabete handienari keinu egiten diona. Abuztuan zehar, Jose Mari Castillok urteetan zehar egindako Laudioko irudiek beteko dute sorkuntza garaikideari zuzendutako espazio hau.