Laudioko Udalak doako autobus zerbitzua jarri du martxan jaietan, Orozkoko, Artziniegako eta Arespalditzako bizilagunek Txupinazoaz eta Odoloste egunaz gozatzeko aukera izan dezaten, abuztuaren 15ean eta 24an, hurrenez hurren. Izen emateak telefonoz egin behar dira HAZen bidez (94 403 48 00) abuztuaren 12tik aurrera, eta edukiera mugatua izango da.
Bi autobus egongo dira, joaneko bidaia eta itzulerakoa egingo dutenak. Batek Orozko-Laudio ibilbidea egingo du, eta besteak Artziniega-Arespalditza-Laudio.
Abuztuaren 15ean, bi zerbitzuen irteera-ordutegia 11:30ean izango da, eta itzulerakoa, berriz, 22:00etan. Abuztuaren 24an, bestalde, autobusak 20:00etan abiatuko dira eta 6:00etan itzuliko dira. Hauek dira zerbitzu horretarako gaitutako geralekuak:
- Artziniega: Plaza Garay autobus geltokia (Udaletxe ondoan)
- Arespaldiza: Tobosoko autobus geltokia
- Orozko: Hegoaldeko autobus geltokia
- Laudio: Eroskiko biribilgunea (Zumalakarregi kalea itxita dagoelako)