Nondik dator zuen kuadrillaren izena?
Berez ez dauka jatorri zehatzik. Baina kuadrillako batek aipatu zuen eta asko gustatu zitzaigun Gautxoriak izena. Azkenean gautxori hitzaren bigarren esanahiarekin jolastu nahi genuen (festazaleak) eta parrandarako gogo horiek islatu.
Zein da jaietako egunik onena? Zergatik?
Ez dakigu egunik onena den baina Baserritar egunak zirrara berezia dauka. Goizean merkatua dago eta egun horretan kontzertu oso potenteak egoten dira. Beraz, goiz-goizetik gauera arte ekintza politak daude. Gainera, ostirala izanik, gauean giro nahikotxo dago.
Zergatik erabaki duzue Jai Batzordean parte hartzea?
Gure ustez, Laudioko jaiak disfrutatzea Jai Batzordearen barruan oso ezberdina da, beste mundu bat da. Batetik, antolakuntzaren kontua dago: zure herriko jaien antolakuntzan parte hartzeko eta laguntzeko aukera. Lehen eskutik parte hartzen duzu festen erabakietan.
Bestetik, jai kuadrillekin festetako ekintzetan beste giro bat dago: jai kuadrillekin lehiatzen edo aliatu egiten zara, jende berria ezagutzen duzu eta, horrela, giro nahiko polita lortzen da.
"Laudioko jaiak disfrutatzea Jai Batzordearen barruan oso ezberdina da, beste mundu bat da"
Egitarauko zein ekintzetarako zaudete gogotsuen?
Oro har gehien gozatzen ditugun ekintzak herri bazkariak eta kuadrillok antolatzen ditugun jarduerak izan ohi dira: bingo musikatua, jolasak, ginkanak... giroa sortu eta guztiok elkartzea eragiten duen edozein ekintza.
Normalean antzekoak izaten diren arren, urtero aldaketa txikiak gertatzen dira, berritzaileak, eta aurten are gehiago, atera garen kuadrilla berriak kontuan hartuta.
Zein uste duzue izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia?
Baliteke Potra Salvaje izatea?
Zein duzue gustukoen: bafle-poteoa, batukada edo elektrotxaranga?
Gure gustukoena elektrotxaranga da! Musika zuzenean eta abesti ezagunak, konbinazio hobezina!
Zerk egiten ditu Laudioko jaiak berezi?
Guk uste dugu bereziena jendea dela. Laudioko eta eskualdeko herritarron disfrutatzeko gogoak ikarragarriak dira eta, horrela, giro alaia, atsegina eta maitekorra lortzen da. Gogoekin eta errespetuz, emaitza onak bermatuta daude!